Ezpeize-Ündüreine
Ezpeize-Ündüreine | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Ezpeizeko pilota plaza eta eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Espès-Undurein |
Auzapeza | Michel Ibarra (2010-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64214 |
Herritarra | ezpeiztar-ündüreintar[1] |
Geografia | |
Azalera | 9.78 |
Garaiera | 105 - 233 |
Demografia | |
Biztanleria | 493 (2018: 5) |
Dentsitatea | 53,48 biztanle/km² |
Zahartzea[2] | % 24,19 |
Ugalkortasuna[2] | ‰ 52,31 |
Ekonomia | |
Jarduera[2] | % 72,28 (2011) |
Desberdintasuna[2] | % 13,3 (2011) |
Langabezia[2] | % 2,48 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 59,7 (2010) |
Erabilera | % 27,49 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1842ko urtarrilaren 10. urtea |
Ezpeize-Ündüreine ([es̻peis̻e ynðyʁ̞eiɲe]) Zuberoako udalerria da eta Pettarra eskualdean dago kokaturik.
Geografia
Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da.
Udalerri mugakideak
- Sarrikotapea eta Xarra (Bearno) iparraldean
- Arüe-Ithorrotze-Olhaibi ipar-mendebaldean
- Ürrüstoi-Larrabile ekialdean
- Ainharbe hego-mendebaldean
- Bildoze-Onizepea hegoaldean
Udalerria Bearnorekin da mugakidea ipar-ekialdean
Historia
Ezpeize eta Ündüreine herriak 1842. urteko urtarrilaren 10ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Demografia
XIX. mendearen erdialdean bi herriek bat egin ondoren, bertako biztanle kopurua 500 ingurukoa zen. Kopuru horretan mantendu izan da azken 200 urteetan.
Ezpeize-Ündüreineko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
Alkateak
Agintaldia | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1995-2001 | Pierre Rospide | |
2001-2008 | Lucien Lapeyrade | |
2008-2010 | Lucien Lapeyrade[3] | |
2010-2014 | Michel Ibarra[4] | |
2014-2019 | Michel Ibarra |
Ondasun nabarmenak
- Ezpeizeko eliza, San Martini eskainita, monumentu izendaturik dago 1925. urtetik aurrera. Zuberotar estiloko kanpandorre trinitarioa du. 2007. urteko zaharberritze lanekin, nabe nagusiko sabaian XVII. mendeko marrazkiak aurkitu zituzten. Ezpeizeko elizaren zeinutegia okerra dago eta kondairak dio lamiek egina izan zela.[5]
- Ündüreinek, era berean, badu bere eliza.
Argazki galeria
- Ezpeizeko eliza.
- Ündüreineko eliza.
- Ezpeize-Ündüreineko herriko etxea.
- Eskola.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q243907
- Multimedia: Espès-Undurein / Q243907
- Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ezpeize-Ündüreine
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |