Filipe I.a Hessekoa
Filipe I.a Hessekoa | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Marburg, 1504ko azaroaren 13a | ||
Heriotza | Kassel, 1567ko martxoaren 31 (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Martinskirche (en) | ||
Familia | |||
Aita | William II, Landgrave of Hesse | ||
Ama | Anna of Mecklenburg-Schwerin | ||
Ezkontidea(k) | Christine of Saxony (en) (1523ko abenduaren 11 (egutegi gregorianoa) - Margarethe von der Saale (en) (1540 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | House of Hesse (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
Filipe I.a Hessekoa (Marburg, 1504ko azaroaren 13 – Kassel, 1567ko martxoaren 31), der Großmütige edo Bihoztuna ezizenduna, Pizkunde garaiko Printzerik nabarmenetako bat izan zen, Erreforma Protestanteari babesa emanez.
Gilen II.a Hessekoaren semea, Hesseko landgrave izendatua izan zen. Nekazariak gogor zapaldu zituen Turingian (1525), baina 1526an Erreformaren alde egin zuen; Marburgen lehen unibertsitate protestantea sortu zuen (1527); bertan Lutero eta Zwingli adosteko asmoz elkarrizketa bat antolatu zuen (1529), eta Saxoniako Joan-Frederikorekin Esmalkaldako Liga eratu zuen (1530). Bi emazte zituela eta, Alemaniako protestantismoan zuen gailentasuna galdu zuen. Karlos V.ak menderatu eta preso hartu zuen (1547-52), Passauko hitzarmenari esker askatu zuen, eta ondoren protestante eta katolikoen arteko bakeak egiten saiatu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-2-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q169319
- Multimedia: Philip I, Landgrave of Hesse / Q169319