Film d' Art
Film d' Art | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea eta Marka |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Zuzendaria | Paul Gavault, Charles Delac (en) , Marcel Vandal (en) eta Henri Diamant-Berger (en) |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1908ko urtarrilaren 18a |
Sortzailea | Paul Laffitte (en) |
Desagerpena | 1972 |
Film d' art Parisen 1908an sortutako zinema produkzio-etxe bat izan zen artetik eta, batez ere, literaturatik gertuago zegoen filmak ekoizteko. Denborarekin hitzarekin zine mota bat definitzeko erabili izan da baita ere.
Historia
Film d' art zinemaren hastapenetan, 1908tik aurrera, Paul Laffittek eta bere anaiak Frantzian sortutako enpresa izan zen. Hasierako elkarteak Sociétè de Production Film d'art izena hartu zuen eta bertan artistak, zinemagileak eta bankariak bildu ziren.
Haren helburu nagusia zinemara publiko burgesa erakartzea izan zen, horretarako espektakulu honi beste duintasun kulturala emanez. Hori lortzeko argumentu landuagoak eta antzerki mundutik hartutako profesionalak erabili nahi zituen, horrela oinarri historikoa edo literarioa zuen zinema sortzeko.[1] Urte haietan zinemak zirkuarekin lotura handia zuen eta herriko jendearentzako espektakulua zen; hortik zetorren konpainia honen asmo berritzailea. 1938an konpainiak aktibitateak eten egin zituen baina 1950tik aurrera berriro ere lanari ekin zion.
Enpresaren zuzendariak
- Paul Laffitte (1908-1909)
- Paul Gavault (1909-1911)
- Charles Delac (1911-)
- Marcel Vandal
Filmak
Konpainiak ehun film baino gehiago egin zuen.[2] Hona hemen batzuk:
- Assassinat du duc de Guise, André Calmette zuzendaria, Charles Le Bargy(1908)
- Le Retour d'Ulysse, André Calmettes eta Charles Le Bargy (1909)
- Macbeth, Louis Feuilliade zuzendaria (1909)
- Le Baiser de Judas, Armand Bour eta André Calmettes (1908)
Arte-filmak
Zinema produkzio-etxe horren planteamenduetan oinarrituta, arte filma kategoria sortu da, literaturarekin lotura estua duen zinema definitzeko, bereziki eleberriarekin eta antzerkiarekin.[3]
Erreferentziak
- ↑ A. Carou, B. De Pastre - « Le Film d'Art & les films d'art en Europe (1908-1911) », 1895, Revue de l'association française de recherche sur l'histoire du cinéma, 56.zk., AFRHC/Association française de recherche sur l'histoire du cinéma, 2008ko abendua.
- ↑ http://www.imdb.com/company/co0036246/
- ↑ https://web.archive.org/web/20170406110700/http://guide_to_cinema.enacademic.com/400/Film_d%27art
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Guide to zinema.
- Datuak: Q841730
- Multimedia: Le Film d'art / Q841730