Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala

Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
Mendirik altuenaFuji mendia
Motalist of national parks of Japan (en) Itzuli
Azalera1.667,67 km²
EponimoaFuji mendia
Hakone (en) Itzuli
Izu Province (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak34°40′00″N 139°00′00″E / 34.66667°N 139°E / 34.66667; 139
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura

Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala (japonieraz: 富士箱根伊豆国立公園, Fuji-Hakone-Izu Kokuritsu Kōen?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da. 1936an ezarri zen.

Historia

Parke Nazionala 1936an ezarri zen eta Japoniako lau Parke Nazional garrantzitusenen artean dago. 1950an Izu uharteak barneratu ziren Parkean. Tokiotik hain gertu egonik oso bisitatua da.

Geografia

Oso eremu zabala hartzen du, 1.227 km², eta lau prefeturatan zabaltzen da, Tokioren mendebaldea, Yamanashi, Shizuoka eta Kanagawa.

Toki zehatz bat baino Kantō eta Chūbu eskualdeetako toki turistikoen bilduma da Fuji-Hakone-Izu parkea. Baliabide natural eta paisajistiko ugari hartzen ditu bere baitan, baditu kostaldeak, ur termalak, mendiak, aintzirak eta 1000 uharte bolkanikotik gora ere bai.

Ondasun nabarmenak

Lau eremutan banaturik dago parkea:

  • Fuji mendiaren eremua:
    • Fujiko bost aintzirak
    • Shiraito ur-jauzia
    • Aokigahara basoa
  • Hakone eremua:
    • Ashi aintzira
    • Tōkaidō bide zaharra
    • Ōwakudani
  • Izu penintsula:
  • Izu uharteak

Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1137542
  • Commonscat Multimedia: Fuji-Hakone-Izu National Park / Q1137542

  • Lekuak
  • OSM: 10621048
  • Wd Datuak: Q1137542
  • Commonscat Multimedia: Fuji-Hakone-Izu National Park / Q1137542
  • i
  • e
  • a