Gennadi Rakitin

Gennadi Rakitin
Datu biografikoak
Jaiotza, 1975
Sexuagizonezkoa
Jarduerapoeta
VK: rakitin75

Gennadi Rakitin[1] (errusieraz: Геннадий Ракитин; 1975[2]) fikziozko errusiar poeta da[3], Vladimir Putinen aurkako errusiar erbesteratu talde anonimo batek sortua. 2023aren erdialdean hasi ziren 1930eko eta 1940ko hamarkadetan Alemania nazian idatzitako poema propagandistak errusierara itzultzen eta VK sare sozialean kaleratzen Ukrainako inbasioa goraipatzeko poema abertzale gisa. Poema horiek arreta nabarmena erakarri zuten Errusian eta sari batzuk ere irabazi zituzten poesia lehiaketetan. 2024ko ekainean, itzultzaileek azkenean agerian utzi zuten Gennadi Rakitin ez zela inoiz existitu eta poemek jatorri nazia zutela[4].

Fikziozko biografiaren arabera, Rakitinek Moskuko Estatu Unibertsitateko filologia fakultatean ikasi zuen, irakasle lanetan dabil eskola batean[2][5], ezkonduta dago eta kristau ortodoxoa da[6]. Aktibistek diote Rakitinen erretratuak adimen artifiziala erabiliz sortu zituztela. Poetaren abizena Fiodor Dostoievskiren Karamazov anaiak eleberritik omen dator[7].

2023ko udatik 2024ko udara, «operazio militar berezia»-ren aldeko 18 poema argitaratu ziren VK sare sozialetan, Gennadi Rakitin izena erabiliz[8]. Hala ere, «Z poema» horiek Hirugarren Reicharen garaiko alemanezko poesia nazionalsozialistaren errusierazko itzulpenak ziren, Heinrich Anacker, Kurt Kölsch, Herybert Menzel, Eberhard Wolfgang Möller eta Baldur von Schirachen moduko egileenak. Haien poema eta abesti ikonikoak 2020ko hamarkadako Errusiarako egokitu zituzten, aldaketa kontzeptual txikiekin: esaterako, «Führer» hitza «lider» bihurtzeko aldatu zuten, eta «Sturmabteilungeko soldadu ezezagun bat», berriz, «Wagner Taldeko militar ezezagun bat»[8][3].

Proiektu horrek Errusiako politikariek estetika nazionalsozialistarekin eta propaganda militarrarekin duten kidetasuna agerian uztea zuen helburu[2]. Rakitinen ustezko idazlanak Estatu-Dumako ia 100 diputatuk partekatu zituzten sare sozialetan, baita Biltzar Federaleko 30 senatarik eta Kremlingo hanbat funtzionariok ere. Horrez gain, poemak Errusiako Tvardovski Poesia Abertzaleen Lehiaketako finalerdietara iritsi ziren[2][3] eta 2024ko ekainean «Rakitinek» sari bat irabazi zuen Errusiako Idazleen Batasunak antolatutako Errusiako Poesia Abertzaleen Lehiaketan[9].

2024ko ekainaren 28an, aktibistek euren lan metodoak publiko egin zituzten[6] eta esan zuen jada ez zutela indarrik «moralki nekagarria» den proiektuan jarraitzeko[4].

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  2. a b c d (Errusieraz) «"Идея в том, чтобы показать близость идеологий нацистов и Путина". Популярный Z-поэт Геннадий Ракитин оказался антивоенным перформансом» Настоящее время 2024-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  3. a b c (Alemanez) Holm, Kerstin. «Führerlob und NS-Nostalgie» FAZ 2024-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  4. a b (Ingelesez) Walker, Shaun. «Pranksters reveal odes to Putin were Russian translations of Nazi verse» The Guardian 2024-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  5. (Alemanez) Estis, Alexander. «Der macht die Gefühle» Süddeutsche Zeitung 2024-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  6. a b (Alemanez) Schmid, Ulrich M. «Ein Fake-Dichter macht Karriere: Die Kunstfigur Gennadi Rakitin schreibt nach Nazi-Vorbildern russische patriotische Gedichte» NZZ 2024-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  7. (Alemanez) «Patriotische russische Gedichte entpuppen sich als Nazi-Lyrik» NTV 2024-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  8. a b (Errusieraz) Асатрян, Арпине. «Популярный Z-поэт Ракитин оказался фейком, а его стихи — творчеством нацистов» RTVI 2024-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  9. (Ingelesez) «Anti-war activists dupe Russian officials with translations of Nazi poetry» Meduza 2024-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q126953350
  • Wd Datuak: Q126953350
  • i
  • e
  • a
2022ko Ukrainako inbasioa
Errusia–Ukraina Gerraren parte
  • i
  • e
  • a
Laburpena
Orokorra
  • Denbora-lerroa
  • Hiri-kontrola
  • Legezkotasuna
  • Borroka-ordena
  • Bake-negoziazioak
  • Aire-esklusioko eremua
  • Armak
Inbasioaren
preludioa
  • Erreakzioak
  • Desinformazioa
  • Ukrainako zibererasoak
  • Donetskeko eta Luhanskeko HEn ebakuazioa
  • Putinen Donetskeko eta Luhanskeko HEn aintzatespen-hitzaldia
  • Putinen inbasio aurreko hitzaldia
Testuingurua
Nazioarteko
erlazioak
  • i
  • e
  • a
Liskar militarrak
Hegoaldeko Ukraina
Ekialdeko Ukraina
Kiev
Ipar-ekialdeko Ukraina
Ukrainako errusiar okupazioa
Militar-itudun erasoak
Potentzialki erlazionatutako gertaerak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Jendartea
Protestak
  • Ukrainan ("Aintza Ukrainari!" · "Putin khuylo!" · Errusiak okupaturiko lurraldeak)
  • Errusian (Gerraren aurkako Komitea ·
    Gerraren aurkako Erresistentzia Feminista · Marina Ovsianikova · "Gerrari ez!" · Bandera zuri-urdin-zuria)
  • Txinan (Itzulpen-Mugimendu Handia)
Enpresak
  • Errusiako Errektore-Batasunaren hitzaldia
  • Errusia eta Bielorrusiaren aurkako boikota
    ("Ez erosi Errusiako produkturik!")
  • Gelditu Energia Odoleztatua
  • Wagner Taldea
Teknologia
  • Anonymousen ekintzak
  • Ukrainako IT Armada
  • Iturri irekietako inteligentzia
  • peacenotwar malwarea
  • Roskomnadzorreko filtrazioa
  • Errusiako Aktiboen Arakatzailea
  • Ukrainako Sirena-Alertak
Bestelakoak
  • Kolaborazionismoa
  • Ukrainaren aldeko Kontzertua
  • Bakearen aldeko Tour Globala
  • Nobel saridunen gutun irekia
  • Bielorrusiako trenbide-gerra
  • i
  • e
  • a
Orokorra
Zibilen aurkako erasoak
Prozedura legalak
  • NZAren ikerketa
  • NJGren kasu judiziala
  • Kontuak Emateari buruzko Lantaldea
  • Jurisdikzio unibertsala
  • i
  • e
  • a
Erreakzioak
Estatuak eta
entitate ofizialak
Orokorra
  • Zigorrak (banakoak eta erakundeak)
  • Kanpo-laguntza
 Ukraina
  • Komandanteburu Gorenaren Kuartel Nagusia
  • Nazioarteko Legioa ("Askatasuna Errusiarentzat" Legioa · Kastuś Kalinoŭski Batailoia)
  • Zureak Bilatu
 Errusia
  • Moskuko elkartaratzea
  • Errusiako berri faltsuen legea
  • Ukrainako biolaborategien konspirazio-teoria
  • Herrialde Etsaien Zerrenda
  • "Zer egin beharko luke Errusiak Ukrainarekin"
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
  • Batasunaren Egoera aztertzeko Agerraldia
  • 14071 Agindu Exekutiboa
  • Kreditu Kontsolidatuen Legea
  • Task Force KleptoCapture
  • Ukrainan Demokrazia Defendatzeko Mailegu-Legea
Ukrainaren alde
  • India (Ganga Operazioa)
  • Zeelanda Berria (Errusiako Zigorren Legea)
  • Erresuma Batua (Delitu Ekonomikoen Legea · Ukrainarentzako Etxeak)
Nazio Batuak
  • Larrialdiko bilkura berezia (ES-11/1 Ebazpena · ES-11/2 Ebazpena · ES-11/3 Ebazpena)
  • Segurtasun-Kontseiluaren 2623 Ebazpena
EB eta NATO
  • Bruselako ezohiko goi-bilera
  • NATOren goi-bilera birtuala
  • Oscar Operazioa
  • REPowerEU
  • Errusiako banketxeen aurkako SWIFT-debekua
Bestelakoak
  • Bielorrusiaren parte-hartzea
  • Txetxeniaren parte-hartzea
  • Txina eta inbasioa
  • Errusiako Sagaratzea
  • i
  • e
  • a
Inpaktua
Eraginak
  • Heriotzak (Errusiako jeneralak · kazetariak)
  • Eragin ekonomikoa (Errusia–EB gas-liskarra · Errusiaren zor-berankortasuna ·
    Peruko protestak)
  • Migrazioa, Errusiatik
  • Eragina emakumeetan
  • Zentral nuklearrak
  • Ondare kulturala
  • Errusia, 2022ko Eurovisionen
  • Ontzi-galerak
  • Hegazkin-galerak
Giza eskubideak
  • Ukrainako errefuxiatuen krisia
  • HRCren Ikerketa Batzordea
  • NBEren Giza Eskubideak Behatzeko Misioa
Esaldiak
  • "Eta, orain, Bielorrusiako erasoa nondik prestatu zen erakutsiko dizuet"
  • "Arratsalde on, Ukrainakoak gara"
  • "Putin khuylo!"
  • "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" (zigilua)
  • "Slava Ukraini!"
  • "Non egon zara azken zortzi urteetan?"
Herri-kultura
  • "Back to the Cold War"
  • "Bayraktar"
  • Kieveko Mamua
  • "Hey, Hey, Rise Up!"
  • Putler
  • Slava Ukraini! (abestia)
  • "V" ikur militarra
  • "Z" ikur militarra
  • Z poesia
  • Gennadi Rakitin
  • i
  • e
  • a
Gako-jendea
Ukraina Ukrainarrak
Errusia Errusiarrak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Gaiarekin erlazionaturik
  • Ukrainako Hiri Heroiko
  • Kale-izenen aldaketak (Ukraina plaza, Oslo)
  • Hego Osetiaren Errusiarako anexioaren proposamena
  • Kieveko konboia
  • Wikipediaren papera (blokeo-mehatxua, Errusian · Mark Bernstein)
  • U-24 elkartea
  • Zagrebeko Tu-141aren talka
Kategoria Kategoria Commons