Gerea

Gerea
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaMallabia
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°13′14″N 2°33′11″W / 43.22056°N 2.55306°W / 43.22056; -2.55306
Garaiera394 metro

Gerea Mallabiko auzoetako bat da. 394 metroko altueran dago, Oiz mendiaren lehen maldetan. Artibai ibaiaren goiko arroan dago, eta Ziortza-Bolibargo udalerriaren mugakidea da.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 81 biztanle ditu.

Historia

  • 1558ko azaroaren 14an Adrian martiriaren baseliza parrokia izatera pasatzen da.[1]
  • 1559: Gerearrak Bolibarko Tomas deunaren elizara, urtean behin, oferendak eraman eta meza entzuteko akordioa hartu zen.
  • 1747: Ziortzako abatak eta Gerearrek izandako epaian, Nuntzioak emandako sententziaren bidez Gereako elizaren hamarrenak Ziortzako monasterioak gozatuko zituen.
  • 1783: Francisco Tomas de Anchia, "Longa" jeneralaren jaiotza, Longa baserrian. 1808ko Espainiako Gudan parte hartu zuen Napoleonen ejerzitoaren aurka.
  • 1964: Mikel Zarate euskal idazle ospetsua Gereako apaiz izendatua.

Demografia eta biztanleria

Gereako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
78 77 74 76 74 81 83 81

Erreferentziak

  1. E.J de Labayru: Historia General del señorio de vizcaya, T.IV, 326.orr

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258398
  • Wd Datuak: Q12258398


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa