Getzaurre

Getzaurre
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBeriain
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak42°44′18″N 1°38′07″W / 42.73833°N 1.63528°W / 42.73833; -1.63528

Getzaurre Beriain udalerriko auzoa da. Gaztelaniaz Poblado de Potasas izenarekin jaio zen Beriain herri zaharretik aldenduta eta N-121 errepidearen ertzean Getzaurre izeneko parajean[1].

Auzo hau XX. mendearen erdialdean sortu zuen "Potasas de Navarra" enpresak, langileak lantegitik hurbilago egoteko. Herri zaharrak baino askoz biztanle gehiago izanik, Galar Zendearekiko desanexioa suertatu zenean oso bestelako ezaugarriak zituzten bi guneek batera "Beriain" udalerria sortu zuten, herri zaharrarena erabiltzeko eta oso popularra izanik ere Poblado de Potasas izendapena bazterrean uzten hasteko. Azken urteetan biak hurbilarazten dituzten etxetalde berri batzuk eraiki dira.

Jaiak eta ospakizunak

Abenduaren 4ean Santa Barbararen (meatzarien patroia) omenezko prozesioa antolatzen da.

Herritar ezagunak

Erreferentziak

  1. Iturria: Mikel Belasko, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra, Pamiela, Iruñea, 1999; 362.or.

Ikus, gainera

  • Galar Zendea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258473
  • Wd Datuak: Q12258473


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa