Go (programazio lengoaia)
Go | |
---|---|
Paradigma | konpilatua, konkurrentea, inperatiboa, egituratua |
Diseinatzailea | Robert Griesemer Rob Pike Ken Thompson |
Garatzailea | Google Inc. |
Agerpena | 2009ko azaroaren 10an |
Kaleratze Egonkorra | 1.73 / 2016ko urriaren 19an |
Sistema Eragilea | Linux, OS X, FreeBSD, NetBSD, OpenBSD, Windows, Plan 9, Dragonfly BSD, Solaris |
Lizentzia | BSD lizentzia |
Luzapena | .go |
Webgunea | https://golang.org/ |
Inplementazioak | |
gc, gccgo |
Go programazio lengoaia software librea eta kode irekikoa da, Google-ek 2007an sortutakoa. Konpilatua eta konkurrentea da, eta C lengoaiaren sintaxian oinarrituta dago.
Lengoaiaren tresnak
Beste programazio lengoai batzuk bezala, Go-k kode-arazketa, kodea exekutatzeko edo probak egiteko, komando batzuk eskaintzen ditu.
go build
, paketeak eta fitxategiak konpilatzen ditugo clean
, objektu fitxategiak ezabatzen ditugo doc
, pakete baten dokumentazioa erakusten dugo env
, Go ingurunearen informazioa pantailaratzen dugo fix
, paketeak konpontzen ditugo fmt
, kodea formateatzen dugo generate
, Go fitxategiak sortzen ditu kode-iturria prozesatuzgo get
, urruneko pakete eta menpekotasunak jaitsi eta instalatzen ditugo install
, pakete eta menpekotasunak konpilatu eta instalatzen ditugo list
, paketeen zerrenda pantailaratzen dugo run
, Go programa konpilatu eta abiarazten dugo test
, proba paketeakgo tool
, zehaztutako go tresna abiarazten dugo version
, Go bertsioa erakusten dugo vet
, kode-iturria erroreak bilatzen ditu.
Sintaxia
Go-ren sintaxia kode zehatza eta irakurgarri mantenduz, C-ren sintaxian aldaketa batzuk egiten ditu. Aldagaiak deklaratzeko orduan i := "nire aldagaia"
edo i := 3.2
idatzi daiteke, hau da, aldagaiaren mota adierazi gabe. Aldagaiaren mota adierazi nahi denean, hau beste lengoaiek egiten duten ez bezala, alderantziz egiten da. C-n adibidez, hau egingo genuke int a, b;
, Go-n berriz, var a, b int
.
Ez da beharrezkoa adierazpen bakoitzaren amaieran puntu eta koma ipintzea. Funtzioek balio bat baino gehiago itzul ditzakete.
Adibideak
Kaixo mundua adibidea:
package main import "fmt" func main() { fmt.Println("Kaixo Mundua!") }
Fibonacciren zenbakiak:
package main import "fmt" // fib Fibonacci zenbakiak itzultzen dituen // funtzio bat itzultzen du. func fib() func() int { a, b := 0, 1 return func() int { a, b = b, a+b return a } } func main() { f := fib() // Funtzio deiak ezkerretik eskumara burutzen dira. fmt.Println(f(), f(), f(), f(), f()) }
C++-ren komentario sintaxi berdina erabiltzen du:
/* ... ... ... */ // ...
Kanpo Loturak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
Kanpo estekak
- Datuak: Q37227
- Multimedia: Go (programming language) / Q37227