Gonzalo Arconada
Gonzalo Arconada | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) Irudi gehiago | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gonzalo Arconada Echarri | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1961eko uztailaren 23a (63 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||
|
Gonzalo Arconada Etxarri (Donostia, Gipuzkoa, 1961eko uztailaren 23a - ) gipuzkoar futbol entrenatzailea da.
Biografia
Luis Miguel Arconada futbol atezain ezagunaren anaia da. Entrenatzaile lanetan hasi zen La Salleko gazteen taldean, ondoren Danaken bigarren taldera pasatuz. Beranduago Danak taldea entrenatu zuen 5 denboralditan zehar. Irungo Real Union taldera pasa zen eta bertan 7 denboraldi egin zituen. Tolosa taldetik pasa eta gero, Beasain taldea ere entrenatu zuen 2.B mailan.
2006ko urtarrilean Real Sociedad taldeko entrenatzaile izatera pasatu zen, Jose Maria Amorrortu ordeztu eta denboraldi amaieraraino. Hurrengo denboraldian Burgos CF-k fitxatu zuen eta urtez urte bigarren mailako talde ugari pasa zituen. 2017an Errealaren emakumezkoen taldea entrenatzera etorri zen, talde berean gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak gidatu dituen lehen entrenatzailea izan da.
Ibilbidea
Klub | Urtea |
---|---|
La Salle | 1978-1986 |
Danak | 1986-1991 |
Real Unión | 1991-1998 |
Tolosa Futbol Kluba | 1998-1999 |
Beasain Kirol Elkartea | 1999-2001 |
Real Sociedad "B" | 2001-2006 |
Real Sociedad | 2006 |
Burgos CF | 2006-2007 |
Numancia | 2007-2008 |
Unión Deportiva Almería | 2008 |
Numancia | 2009-2010 |
Club Deportivo Tenerife | 2010 |
Club Deportivo Mirandés | 2013 |
Burgos CF | 2015 |
Real Jaén CF | 2015-2016 |
CD Palencia | 2016 |
Barakaldo CF | 2017 |
Real Sociedad (emakumezkoak) | 2017- |
Kanpo estekak
- Datuak: Q2509575
- Multimedia: Gonzalo Arconada / Q2509575