Haghpat monasterioa

Haghpat eta Sanahin monasterioak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 777
Kokalekua Lori  Armenia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 41°05′38″N 44°42′43″E / 41.093889°N 44.711944°E / 41.093889; 44.711944
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Haghpat monasterioa (armenieraz: Հաղպատ) edo Haghpatavank (armenieraz: Հաղպատավանք) X. mendean fundatutako armeniar monasterio bat da, Lori probintzian kokatua.

1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Haghpat eta Sanahin monasterioak" izenarekin.

Ezaugarriak

Khosrovanux erreginak, Axot III.a erregearen emazteak, eraikiarazi zuen 976 inguruan[2]. Haranaren beste aldean dagoen Sanahin monasterioa garai bertsuan eraiki zen[3].

Multzoko eliza magusia Surb Nishan katedrala da, segur aski 976an eraikitzen hasia eta 991an Smbat erregeak amaitua. X. mendeko armeniar arkitekturaren adibide topikoa da, erdiko kupula alboko hormetako lau zutabe handitan bermatzen da. Absideko freskoan Pantokrator ageri da. Bizpairu zaharberritze minimoz gain, elizak jatorrizko itxura gorde du.

Beste hainbat eraikin ere badira bertan. Kupuladun eliza txiki bat dago, Surb Grigor (San Gregorio) izenekoa, 1005an eraikia. Jatorrizko elizari bi albo-kapera gehitu zitzaizkion: handiena XIII. mende hasierakoa eta txikiena, "Hamazasp etxea", 1257an eraikia. 1245an hiru solairuko ezkila-dorre independente bat eraiki zen. XIII. mendeko beste eraikin batzuk dira Surb Astvatsatsin kapera, scriptoriuma eta mugetatik kanpo dagoen jantoki handi bat[4].

Khatxkar bikain batzuk ere badaude XI-XIII. mendetakoak, monasterioaren mugen barruan zutik. Ezagunena "Amenaprkitx" ("Salbatore") da, zutik egon dena 1273tik[4].

  • Haghpat monasterioko ezkila-dorrea.
    Haghpat monasterioko ezkila-dorrea.
  • Eraikin multzoa
    Eraikin multzoa
  • Sabaia
    Sabaia
  • Barnealdea, khatxkar batzuk ikusgai
    Barnealdea, khatxkar batzuk ikusgai
  • Elizaren barnealdea
    Elizaren barnealdea

Erreferentziak

  1. Monastères de Haghbat et de Sanahin. UNESCO.
  2. Haghbat, p534-535, in "Armenian Art", Donabedian, Patrick; Thierry, Jean-Michel. New York: 1989, Harry N. Abrams, Inc. ISBN 978-0810906259.
  3. Armenica.org, "The Architectural Complex of Haghpat Monastery"
  4. a b Surb Nxan, Sourb Astvatsatsin, Surb Grigor

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2423898
  • Commonscat Multimedia: Haghpat / Q2423898

  • Wd Datuak: Q2423898
  • Commonscat Multimedia: Haghpat / Q2423898


Armenia Gizateriaren Ondarea Armenian Armenia

Haghpat eta Sanahin monasterioak  • Geghard monasterioa eta Goiko Azat harana  • Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia