Harumi Hanayagi

Harumi Hanayagi

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKashima, 1896ko otsailaren 24a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaTokoname (en) Itzuli, 1962ko urriaren 11 (66 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Ayuchi Takita (en) Itzuli
    Fumihiko Takita (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1178571 Edit the value on Wikidata

Harumi Hanayagi (japonieraz: 花柳 はるみ, Hanayagi Harumi?, Kashima, 1896ko otsailaren 24a – Tokoname, 1962ko urriaren 11) japoniar aktorea izan zen.

Bizitza

1915ean, Hōgetsu Shimamura eta Sumako Matsuik zuzentzen zuten Geijutsuza antzerki taldeko ikasle egin zen eta debuta egin zuen eszenatokian[1]. 1917an Tōjisha taldeko kide bihurtu zen, eta haiekin batera agertu zen Norimasa Kaeriyamak zuzendutako film sorta batean, 1919ko Sei no Kagayaki filmetik hasita[1]. Japoniako zineman emakumezkoen paperak gizonezko aktoreek (onnagata) antzezten zituzten garaian, «emakume aktore baten lehen agerraldi dokumentatu»tzat hartzen zen[2], Nakamura Kasen bezalako aktoreak aurreko filmetan eta rensageki-etan (zinemaren eta zuzeneko antzezpenaren konbinazioa) agertu baziren ere[3][4]. Film gehiagotan parte hartu ondoren, 1920az geroztik antzerkian zentratu zen, eta Tsukiji Antzoki Txikian eta Tomoyoshi Murayamaren Antzoki Proletarioan jardun zuen[1]. 1928an ezkondu zen eta eszenatokia utzi zuen[1]. 1962ko urriaren 11n hil zen[5].

Filmografia hautatua

Urtea Izenburua Pertsonaia[5]
1919 Sei no kagayaki Teruko Shimazaki neska aberatsa
Miyama no otome
1920 Shiragiku monogatari Shiragiku
1921 Hôshi no bara
Shûkaku Omitsu Murayama

Erreferentziak

  1. a b c d (Japonieraz) «花柳はるみ(読み)ハナヤギ ハルミ» Kotobanku (Asahi Shinbun) (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. (Ingelesez) Sharp, Jasper. Historical Dictionary of Japanese Cinema. Scarecrow Press ISBN 9780810875418. (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  3. (Japonieraz) 田村, 千穂. «活動写真の女優とは誰か» マス・コミュニケーション研究 74: 115-132. (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  4. (Japonieraz) 土田, 牧子. (2012). «女役者という存在とその歴史的位置づけ : 中村歌扇の芸歴を通して» 東京藝術大学音楽学部紀要 38: 67-85. (Noiz kontsultatua: 2018-01-05).
  5. a b (Ingelesez) «Harumi Hanayagi» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11615470
  • Commonscat Multimedia: Harumi Hanayagi / Q11615470

  • Wd Datuak: Q11615470
  • Commonscat Multimedia: Harumi Hanayagi / Q11615470