Hego haize
Hegoa edo hego haizea (edo haize hegoa[1]) hegoaldetik datorren haizea da.
Euskal Herrian eta kantauriar isurialdean, batez ere hego-mendebaldetik jotzen duen haize beroa da, Atlantikoan, Iberiar Penintsulako mendebaldera finkatutako behe presio gune batek eragindakoa eta Foehn efektu nabarmena sortzen duena. Haize zakarra izaten da eta batzuetan abiandura handiak hartzen ditu, 100 km/h-tik gora. Tenperatura igoera ekartzen du. Buruko minak eta aldarteko gorabeherak eragiten omen ditu gizakiengan; hain zuzen, Euskal Herrian, "hego haizea, ero haizea" dio esaera zaharrak.
Haize nagusiak |
---|
Iparra Ipar zuria Ekia Hego zuria Hegoa Hego beltza Mendebala Ipar beltza |
Erreferentziak
- ↑ Haize Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 21-02-02)
Kanpo estekak
- Datuak: Q3395031
Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |