Heliodoro

Heliodoro Greziar jatorrizko izena da "Eguzkiaren Opari" zentzuarekin itzuli ohi dena[1].

Euskal Herrian

100 pezetako eliodoroa, Jaurlaritzak 1937an inprimatua.

H-rik gabeko forma ere erabili izan da Euskal Herrian: Eliodoro de la Torre lehen Jaurlaritzako Ogasun sailburua izan zen, adibidez, eta haren agindupean 1937an kaleratutako euskal pezeten billeteei eliodoroak esan izan zitzaien[2].

Izendegi sabindarrean Eludor (eta Eludore forma femeninoa) ageri da[3], baina Euskaltzaindiaren EODAn Heliodoro forma ageri da, izen klasiko gisa[4].

Historian

Historiako zenbait Heliodoro ospetsu izan dira:

  • Heliodoro (ministroa) Seleuko IV.a Filopatorren ministroa, K. a. 175 ingurukoa.
  • Atenasko Heliodoro antzinako egilea, Atenasko Akropolian hamabost liburu idatzi zituena, agian K. a 150 ingurukoa.
  • Heliodoro (enbaxadorea), Taksilako erresuma indo-greziarreko enbaxadorea, Heliodororen zutarri ospetsua altxatu zuena K. a. 110 inguruan Vidisha inguruan (Madhya Pradesh, India).
  • Heliodoro (metrista) I. mendeko metrista, Aristofanesen komedietan lan egiten zuena.
  • Heliodoro (zirujaua) I. mendeko zirujaua, ziur asko Egiptokoa, Juvenalen satiretan aipatua.
  • Gaius Avidius Heliodorus, Egiptoko prefeta
  • Larisako Heliodoro, optikari buruz dagoen tratatu baten egilea
  • Emesako Heliodoro, Aethiopica tratatuaren 3. mendeko egilea
  • Heliodoro (sofista) Arabia Petraeako 3. mendeko sofista
  • Bet Zabdaiko Heliodoro (344 hila), Siriako apezpiku eta martiria.
  • Heliodoro Altinokoa (390 hila), IV. mendeko santu kristaua.
  • Alexandriako Heliodoro V. mendeko filosofo neoplatonista eta Ammonius Hermiaeren anaia
  • Cataniako Heliodoro, VIII. Mendeko nekromantea eta Cataniako azti doktorea.
  • Sergei Trufanov (1880-1952) errusiarra, Heliodoro, Heliodorus edo Iliodor izenekin ezaguna, Rasputinen kidea (une batez) eta geroago arerioa.
  • Heliodoro Rodríguez López (1890-1950) futbolari kanariarra, zeinaren omenez izendatu zen Heliodoro Rodríguez López estadioa Tenerife hiriko futbol zelaia.

Erreferentziak

  1. «Heliodoro - Origen y significado del nombre Heliodoro» www.bekiapadres.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  2. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (1994-12-15). «Homenaje a Eliodoro a la Torre» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  3. «HELIODORO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  4. Euskaltzaindia, EODA. «76. araua: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak (2014 [1997)»] www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).