Henriette Herz

Henriette Herz

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1764ko irailaren 5a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBerlin, 1847ko urriaren 22a (83 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof II der Gemeinde Jerusalems- und Neue Kirche (en) Itzuli
Familia
AitaBenjamin Benveniste de Lemos
AmaEsther de Lemos
Ezkontidea(k)Markus Herz (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, salonnièrea, itzultzailea eta hezitzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • Grave of honor
Henriette Herz, Anna Dorothea Therbuschek egina, 1778.

Henriette de Lemos Herz (Berlin, Prusiako Erresuma, 1764ko irailaren 5a – ibidem, 1847ko urriaren 22a) idazlea, itzultzailea, hezitzailea eta salonnièrea izan zen, XVIII. mendearen amaieran Berlinen literatur aretoa izan zuena.[1][2][3][4][5]

Bizitza

Hanburgoko mediku judu-galiziar-portugaldar baten alaba izan zen. Bere gurasoak Benjamin Benveniste de Lemos (1711-1789), medikuaeta Esther de Charleville (1742-1817) izan ziren.[6] Juduen emantzipazioaren Berlinen hazi zen (Ilustrazioak juduak eskubide osoko hiritar gisa integratzeko egindako ahalegina, ezartzen zitzaizkien zametatik aske) eta Moses Mendelssohnen alabekin tutoreak partekatu zituen, antza, tartean Dorothea Veit. 1779an ezkondu zen, hamabost urte zituela, Markus Herz hamazazpi urte nagusiagoa zen medikuarekin, Königsbergeko (gero Errusia) Ekialdeko Prusiar Unibertsitatean ikasitakoa, juduak onartzen zituen hiru unibertsitateetako bat, baina medikuntza fakultatean baino ez.

Bizitza kulturala

Urte gutxiren buruan, bikoteak bere etxean bere senarrak zuzendutako zientzia mintegia eta Henriettek berak literatur aretoa ireki zituen. Berlingo bere Literatur talde lagunak maiz joaten ziren: Jean Paul Richter, Friedrich von Schiller, Honoré Gabriel Riquetti, Friedrich Rückert, Barthold Georg Niebuhr, Johannes von Müller, Johann Gottfried Schadow, Solomon Maimon, Franz von Gentz, Fanny von Arnstein, Félicité de Genlis, Luise von Radziwill, Frédéric François Chopin, Alexander von Humboldt eta Friedrich Daniel Ernst Schleiermacher, besteak beste.

Alexander von Humboldtek hebreera klaseak ere jaso zituen Henrietterengandik. Senarra hil ostean, beste bisitari arrunt baten eraginpean egon zen, Friedrich Ernst Schleiermacher teologoaren eraginpean, eta protestantismora bihurtu zen.

Bere hilobia Friedhof II der Jerusalems-und Neuen Kirchengemeinde hilerri protestantean dago, Berlñin-Kreuzbergen, Hallesches Tor hegoaldean.

Erreferentziak

  1. (Alemanez) deutschlandfunkkultur.de. «Henriette Herz - "Wo Zwanglosigkeit eine Lebensbedingung war"» Deutschlandfunk Kultur (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  2. (Alemanez) Hiller, Henriette. «Henriette Herz» www.uni-potsdam.de (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  3. (Alemanez) Biographie, Deutsche. «Herz, Henriette - Deutsche Biographie» www.deutsche-biographie.de (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  4. (Alemanez) Mediengruppe, FUNKE. (2014-08-05). «Berlins Salongründerin Henriette Herz wurde vor 250 Jahren geboren» www.morgenpost.de (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  5. (Alemanez) noz.de. (2014-01-10). «Blick in die Frühromantik: Briefe von Henriette | NOZ» noz.de (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  6. «Abraham Benveniste De Lemos» geni_family_tree 2021-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henriette Herz


  • Markus eta Henriette Herz.
  • Biografia.
  • Biografia testuinguru historikoarekin.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q63460
  • Commonscat Multimedia: Henriette Herz / Q63460

  • Wd Datuak: Q63460
  • Commonscat Multimedia: Henriette Herz / Q63460