Herauskorrixe

Herauskorrixe
Akitaniar
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa eta emakumezkoa

Herauskorrixe (Herauscorritse) erromatarren garaian Zuberoan gurtu zuten idolo, jainko edo jainkosa bat dela dirudi, euskarazko, akitanierazko edo aitzineuskarazko forma duen izena argiki. Atharratzeko Arhane edo Maidalena mendiko Maidalenaren baselizan aurkitu zen aldare bateko inskripzioagatik ezagutzen dugu.[1][2]

Izena eta esanahia

Sakontzeko, irakurri: «Herrauscorritseren idazkuna»

Herauskorrixe delakoaren identitateaz, Atharratzeko idazkun batzuek jainkosa batekin lotu dute bukaerako E hori genero femeninoaren ezaugarri gramatikala izan zitekeelakoan[1], baina frogatuta dago bukaerako E hori, jainko maskulinoen izenetan ere agertzen dela, adib.: Gordonen/Gourdanen dagoen Nôtre-Dame de Basert kaperan aurkitutako Baeserte deo (CIL85). Aldiz, abere ar batekin lot daiteke, herauts gorri etimologia aski argia baita[3], eta herauts erreprodukziorako hazten den zerri arra baita.

Atarratzeko Madaleneko ermitan dagoen idazkunaren erreplika.

Akitanierazko beste zenbait izaki jainkotiar bezala, honek ere naturako izaki baten jainkotzearen ohitura jarraitzen du eta ez da aurkitu izaki jainkotiar honen irudirik.

Erreferentziak

  1. a b «MauleAtarratzeEus» www.aizkardi.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  2. «Altare-harria - Tardets Sorholus / Atharratze Sorolüze» tardets.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).

Ikus, gainera

  • Herauscorritseren idazkuna

Kanpo estekak

  • Informazio zaharkituta badu ere, informazio baliagarria dauka: Altare-harria. Atharratze Sorholüze udaletxearen web gunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q85965801
  • Wd Datuak: Q85965801