1.irudia. 'Higidura zuzen uniformea' azaltzen duten grafikoak: goitik behera eta denboraren arabera, ibilitako distantzia, abiadura eta azelerazioa.
Zinematikan, higidura zuzen uniformea, HZU laburtzapenaz ere ezaguna, ibilbide zuzena, abiadura konstantean eta, beraz, azeleraziorik ez duen mugimendua da.
Mugimendu honetan, higikaria V abiadura konstanteko zuzen batetik desplazatzen da; a azelerazioa zero da denbora guztian. Hau, elkarreragin guztietarik kanpo espazioan jaurtitako objektu baten mugimenduari, edo marruskadurarik gabe irristatzen den objektu baten mugimenduari dagokio. V abiadura konstantea izanik, posizioa linealki aldatuko da denborarekiko, ekuazioaren arabera:
Non higikariak koordenatu-zentroarekiko duen hasierako posizioa da, hau da, -rekiko.
Baldin , aurreko ekuazioa jatorritik igarotzen den zuzen bati dagokio, funtzioaren irudikapen grafiko batean, 1. irudian agertzen den bezala.