Hildakoen lanterna
Hildakoen lanterna edikula mota bat da. Itxura ohikoena barne-huts duen torre batena da, goian zulo-brodatuz eginako pabiloi batez biribilduta. Haren funtzioak desberdinak ziren: eraikuntza erlijiosoa markatzeko, hilerrietan aterpe moduko eraikuntza, apaingarria... Askotan, ilunabarrean, poleen bidez, argi bat jartzen zitzaien goiko partean, hildakoentzat gida modukoa.
Zabalpena
Elementu arkitektoniko hauek Frantzian ugariak dira. Frantziatik kanpo Irlandan ere ikus daitezke. Ingalaterran Bisleynen, Gloucestershire, eraikuntza bat dago. Europa erdian ere ikus daitezke baina hauek, orokorrean, modernoagoak dira.
Lanterna motak
- Zilindrikoa: Estivareilles (Allier), Pranzac (Charente), Atur (Dordogne), Cherveix-Cubas (Dordogne), Ciron (Indre), Les Moutiers-en-Retz (Loira Atlantikoa), Culhat (Puy-de-Dôme), Château-Larcher (Vienne), Rancon (Vienne Garaia), e.a.
- Karratua: Saint-Goussaud (Creuse), Montaigut (Puy-de-Dôme), Antigny (Vienne), Cognac-la-Forêt (Vienne Garaia), Saint-Victurnien (Vienne Garaia), Rochecorbon (Indre eta Loira), e.a.
- Poligonala: Le Falgoux (Cantal), Saint-Pierre-d'Oléron (Itsas Charente), Felletin (Creuse), La Souterraine (Creuse), La Berthenoux (Indre), e.a.
- Zutabea: Cellefrouin (Charente), Fenioux (Charente-Maritime), Pougne-Hérisson (Deux-Sèvres) (desagertuta), e.a.
- Kapera baten gainean: Bourdeilles (Dordogne), Sarlat-la-Canéda (Dordogne), Fontevraud-l'Abbaye (Maine eta Loira), Acheux-en-Amiénois (Somme), Montmorillon (Vienne), Vicq-sur-Breuilh (Vienne Garaia), e.a.
Lanternak Frantzian
Frantziako gehienak XII. mendean eraiki ziren. Batez ere Frantzia estatuko mendebalde-erdialdean aurkitzen dira, zehatz-mehatz honako departamendu hauetan: Allier, Charente, Itsas Charente, Corrèze, Creuse, Dordogne, Indre, Loira, Lot, Puy-de-Dôme, Deux-Sèvres, Vendée, Vienne eta Vienne Garaia. Guztiak X. mendean Akitaniako Dukerriaren lurraldeak ziren. Zonalde horretatik kanpo gutxi batzuk ikus daitezke, esaterako, Farschvillerreko hilerrian (Mosela).
Eraikuntza hauek justifikatzeko teoria desberdinak aipatu dira:
- Bidaiariei bidea erakusteko
- Hildakoei bidea erakusteko
- Hilerria bertan dagoela adierazteko
Dena dela, antzinako denboratik oso normala izan da ehorzte-argiak erabiltzearen ohitura. Ohitura hau kristauek jaso zuten. Hilobiak sarritan kandelekin apaintzen dira... Horren arabera lanterna hauek tradizio berean kokatu beharko genituzke.[1]
Lehen Mundu Gerraren ondoren, hildakoen lanternak hilerri militarretan jarri ziren ere bai (ikus Douaumont eta Dormans).
Hildakoen lanterna ezagun batzuk
- Asturreko lanterna
- Bayeuxeko lanterna
- Cellefrouinen lanterna
- Cormeryko lanterna
- Pranzaceko lanterna
Erreferentziak
- ↑ http://crm.revues.org/393
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Francis Cahuzac-en artikulua.
- Datuak: Q125992
- Multimedia: Lanterns of the Dead / Q125992