Hiri Debekatua
Hiri Debekatua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Ming eta Qing dinastietako Jauregi Inperialak Pekin eta Shenyangen Imperial City | |
Kanpoaldea Barnealdea Sarrera Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Hiria | Pekin |
Barruti | Dongcheng barrutia |
Jiedao | Donghuamen Subdistrict |
Koordenatuak | 39°54′57″N 116°23′27″E / 39.9158°N 116.3908°E / 39.9158; 116.3908 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1420 |
Inaugurazioa | 1923 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Kuai Xiang (en) |
Azalera | 72 ha |
Ordezkatzen du | Imperial City (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 439-001 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Bisitariak urtean | 15.080.000 |
Webgune ofiziala | |
|
Hiri Debekatua[1] (txinera tradizionalez: 紫禁城; pinyinez: Zǐjìn Chéng, euskaraz: «Hiri Gorrindol Debekatua») Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik eta Qing dinastiaren azkenera arte, hots, 1420tik 1912 arte. Gotorlekua da, 8 metro garai den harresi batek inguratua. Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago, eta gaur egun Jauregi Museoaren (txinera tradizionalez: 故宫博物院; pinyinez: Gùgōng Bówùyùan) egoitza da. Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen eta haien familien bizileku izan da, bai eta Txinako gobernuaren zeremonia eta politika arloko erdigunea ere, ia 500 urtez.
Gaur egun, txinatar subiranotasunaren eta Pekingo hiriaren ikurra da, eta Txinako Herri Errepublikako zigiluetan agertzen da. Munduko erakargarri turistikorik handienetakoa da.
Izena
Izena, 紫禁城 Zijin Cheng, hiru partikula independentez osatuta dago. Zik-ek, euskaraz Gorrindola edo Purpura, lehen aipaturiko Iparrizarrari erreferentzia egiten dio. Jin-ek, debekatua, inor, jauregitik irten edo bertara sar ez zitekeela esan nahi du, enperadorearen onespen zuzenik gabe. Cheng hitzak, zer den definitzen du, eta "Harresitutako Hiria" esan nahi du.
Ezaugarriak
0,72 kilometro karratu, 800 eraikin eta 9.000 gela baino gehiago hartzen ditu. Munduan kontserbatzen diren zurezko antzinako egituren bildumarik handiena da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an, 12,96 hektareako babes azalera eta 153,10 errespetu azalera hartuz. Jauregi Inperiala, Tiananmen plazaren iparraldean dago, eta bertara, Tiananmen Atetik sar daiteke. Hiri Inperiala deituriko auzo batek inguratzen du.
Ikus,gainera
Erreferentziak
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Txineraz) Hiri Debekatuaren webgune ofiziala
- Datuak: Q80290
- Multimedia: Forbidden City / Q80290
Gizateriaren ondarea Txinan | ||
---|---|---|
Wudang mendiak • Antzinako Koguryo Erresumako Hiriburuak eta Hilobiak • Suzhou hiriko lorategiak • Dazu labar eskulturak • Fujian Tulou • Potala jauregia eta Jokhang, Norbulingka barne • Harresi Handia • Huanglong • Hiri Debekatua eta Mukden jauregi inperialak • Ming eta Qing dinastietako hilobi inperialak • Jiuzhaigou harana • Diaolou • Lijiang • Longmen leizeak • Lu mendia • Macau • Dengfengeko monumentu historikoak Qin Shi Huangen Mausoleoa • Mogao leizeak • Emei mendia, Leshan Buda erreldoia barne • Huang mendia • Qingcheng mendia eta Dujiangyan ureztatze sistema • Sanqing mendia • Tai mendia • Wutai mendia • Wuyi mendiak • Chengde mendi egoitza • Zhoukoudian • Ping Yao antzinako hiria • Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak • Txina Hegoaldeko Karsta • Udako Jauregia, Pekingo Lorategi Inperiala • Qufu, Konfuzio eta Kong familiaren tenplu eta hilerria • Zeruko Tenplua, Eskaintza Aldare Inperial bat Pekinen • Hiru Ibai Paraleloak Yunnanen • Xidi eta Hongcun herrixkak • Wulingyuan • Yin Xu • Yungang leizeak |