Hiriska Emakume Elkartea
Hiriska Emakume Elkartea | |
---|---|
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2002 |
Webgune ofiziala | |
Hiriska Emakume elkartea 2002an sortu zen Artziniegan (Araba).
Ibilbidea
Emakumeak etxetik atera, batu eta elkarrekin ahalduntze prozesuak aurrera eramateko, 2002an sortu zen Artziniegan, Hiriska Emakume elkartea.[1][2]
Hori dela eta, hitzaldi eta tailer ugari antolatu izan dituzte: eskulanak, osasuna, antzerkia.[3][4]
Emakume Elkarteen Estatuko Topaketan parte hartzen dute, eta horren barruan, Maria de Maezturi buruzko lana aztertu eta aurkeztu dute.[5]
Sare lanarekin jarraitzeko, Artziniegako Berdintasun Foroan eta Aiaraldeko Foroan ere parte hartzen dute eta martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan ere partaide dira.
Artziniegan, ekimen askotan kolaboratzen dute: Erdi Aroko azokan, Gabonetan, inauterietan, gainerako elkarteekin eta erakundeekin batera.[6]
Kanpo estekak
- Hiriska Emakume elkartea webgunea
- Datuak: Q74855384
Erreferentziak
- ↑ «Elkarteak - Artziniegako Udala» www.artziniegakoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «DE MUJERES HIRISKA» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «La asociación Hiriska organizará todos los martes un taller de teatro - Artziniegako Udala» artziniegakoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Artziniega – Taller de Teatro Feminista. (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Prensa, Yolanda. Mujeres rurales de toda España participan en el V Encuentro Interterritorial y Visita de Estudios de Proyectos de empoderamiento 2019 – ARA | Asociación para el desarrollo rural de Andalucía. (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hiriska, cumple la mayoría de edad y busca relevo generacional» Euskal Irrati Telebista 2020-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).