Hondurasko golkoa
Hondurasko golkoa | |
---|---|
Golfo de Honduras | |
16°09′05″N 88°15′06″W / 16.1514°N 88.2517°W / 16.1514; -88.2517 | |
Luzera | 200 km |
Hondurasko golkoa[1] (gaztelaniaz: golfo de Honduras) Karibe itsasoko golko handia da, hegoaldetik Guatemala eta Hondurasko kostaldeak eta mendebaldetik Belize eta Yucatán penintsulak mugatzen dutena. Iparraldetik hegoaldera 200 km inguru ditu Belizeko Dangrigatik Hondurasko La Ceibaraino.
Itsasertza apala du, hareazkoa. Koral ugari daude. Islas de la Bahía uhartedia (Honduras) hantxe dago. Gehieneko sakonera 5.000 m ingurukoa da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/2/6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q795608
- Multimedia: Gulf of Honduras / Q795608
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |