Irina Ionesco

Irina Ionesco

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrène Ionesco
JaiotzaParisko 14. barrutia, 1930eko irailaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 12. barrutia, 2022ko uztailaren 25a (91 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Eva Ionesco
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

irina-ionesco.com
IMDB: nm2206688 Musicbrainz: 8ee0e52b-8923-4468-a2ce-f8d08e6322db Edit the value on Wikidata

Irina Ionesco (Paris, 1930eko irailaren 3a-Paris, 2022ko uztailaren 25a) errumaniar bertaratutako argazkilari frantsesa izan zen. Argazkilaritza liburu ugari plazaratu zuen, batzuk polemikoak biluzik agertzen ziren modeloak zirela medio, tartean bere alaba hamar urte zituenean.[1]

Biografia

Parisen jaio zen, baina oso txikia zela, bere gurasoak, errumaniarrak, Konstantza herrira joan ziren eta ikasketak Errumanian egin zituen. 1946an Parisera itzuli zen, eta han dantza egiten hasi zen. Gaixotasun baten ondorioz, 1958an pintura lantzen hasi zen. Horri esker, margolan desberdinak egin zituen Europan zehar egindako bidaietan. 1964an Nikon argazki-kamera bat oparitu zioten, eta argazkigintzaren aukerak deskubritu zituen, eta zuri-beltzeko erretratuak egiten hasi zen. Argazkietan jaso zituen emakumeak, kasu askotan, erdi biluzik agertzen ziren, bitxiz jantzita; nolabait, indarkeriaren, erotismoaren eta heriotzaren arteko harremanak iradoki zitzaketen beste osagarri batzuez estalita.[2]

1974an Parisko Nikon Galerian egin zuen erakusketa batetik abiatuta, bere obra garrantzitsua izan zen eta une horretatik aurrera liburuak argitaratzen eta aldizkarietan kolaboratzen hasi zen. Femmes sans tain izan zen bere lehen arrakastetako bat. Baina bere ibilbideko gertakari garrantzitsu bat bere alaba Evaren biluzien argitalpena izan zen, hamar urte zituenean; lan horrek argazkigintzan haurren biluziaren paperari buruzko eztabaida luze bat sortu zuen.

1982an, Pour une pyrramide proiektua hasi zuen, ibilbide psikoanalitiko ilustratua zena. 1989an, UNESCOren enkargua jaso zuen hondarretan galdutako hiriei eta Mauritaniako hiri horietan bizi diren emakumeei buruzko dokumental bat egiteko. 1995etik aurrera, Afrika iparraldeko hainbat hiritan eta Parisen bizi izan zen denboraldiz denboraldi, hainbat erakusketa eginez.[3]

Obra batzuk

Hauek dira bere lan ezagunenak:

  • Liliacées langoureuses aux parfums d’Arabie (1974)
  • Femmes sans tain (1975)
  • Nocturnes (1976)
  • Litanies pour une amante funèbre (1976)
  • Le temple aux miroirs (1977) ISBN 0-686-54740-3
  • Cent onze photographies érotiques (1980)
  • Le divan (1981)
  • Les Passions (1984) ISBN 2-903901-05-8
  • The eros of Baroque (1988)
  • Les immortelles (1991) ISBN 2-85949-128-7
  • Egypte chambre noire (1991)
  • Méditerranéennes (1991, Elisabeth Fochekin batera) ISBN 2-85949-124-4
  • Kafka ou le passant de Prague (1992) ISBN 2-7107-0483-8
  • TransEurope (1994)
  • Metamorphose de la Medusa (1995; Hiromi Koide modeloarekin)
  • Nudes (1996) ISBN 3-908162-52-1
  • Eva: Eloge De Ma Fille (2004) ISBN 0-9727073-1-X
  • L'œil de la poupée (2004; Marie Desjardinsekin) ISBN 2-7210-0485-9
  • R (2004) ISBN 4-309-90604-4
  • Le Japon Interdit (2004) ISBN 2-9523045-0-5
  • Master Set, Edition YNOX Paris (2014), ISBN 978-2-36699-017-1
  • Sylvia Kristel, Edition YNOX Paris (2014), ISBN 978-2-36699-012-6 & ISBN 978-2-36699-013-3 (Edition courante)

Erreferentziak

  1. https://www.lepoint.fr/culture/a-74-ans-la-photographe-irina-ionesco-est-toujours-aussi-sulfureuse-11-06-2010-465291_3.php
  2. Castellanos, P. (1999). Diccionario histórico de la fotografía. Madril: Istmo, 122 or. ISBN 84-7090-325-X.
  3. Koetzle, Hans-Michael (2011). Fotógrafos de la A a la Z . Madril: Taschen. p. 188. ISBN 978-3-8365-1108-7.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Webgune ofiziala.
  • (Ingelesez):Exposiciones
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q462444
  • Commonscat Multimedia: Irina ionesco / Q462444

  • Wd Datuak: Q462444
  • Commonscat Multimedia: Irina ionesco / Q462444