Ishikari suprefetura

Ishikari suprefetura
subprefecture of Japan (en) Itzuli
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakHokkaido
HerriburuaSapporo
Geografia
Koordenatuak43°03′52″N 141°20′45″E / 43.064543°N 141.345792°E / 43.064543; 141.345792
Map
Azalera3,539,86 km²
MugakideakIburi suprefetura, Sorachi suprefetura, Shiribeshi suprefetura eta Rumoi suprefetura
Demografia
Biztanleria2.334.241
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaJapan Standard Time (en) Itzuli
http://www.ishikari.pref.hokkaido.lg.jp/ www.ishikari.pref.hokkaido.lg.jp

Ishikari suprefetura (japonieraz: 石狩振興局, Ishikari-shinkō-kyoku?) Hokkaidoko suprefetura bat da, Sapporo hiriburua dagoena. 2011eko erroldaren arabera 2.334.241 biztanle ditu.

Etimologia

Teoria onartuenaren arabera Ishikari izenak bihurgune handietako ibaia esan nahi du. Beste teoria baten arabera ainuerazko Ishikaripet izenak "itxura ederreko ibaia" esan nahi du.

Geografia

Suprefeturari izena Ishikari ibaiak ematen dio, Japoniako hirugarren luzeena denak. Suprefetura zeharkatu eta Ishikari hirian itsasoratzen da, Japoniako itsasoan. Seprefetura ibaiaren alboetan zabaltzen den Ishikari lautadan kokatzen da.

Aipatzekoa da suprefeturaren hegoaldean dagoen Shikotsu-Tōya Parke Nazionala.

Banaketa administratiboa

  • Hiriak:
    • Sapporo (hiriburua, 1.919.684 biztanle)
    • Ebetsu (121.439 bizt.)
    • Chitose (92.323 bizt.)
    • Eniwa (68.883 bizt.)
    • Ishikari (60.673 bizt.)
    • Kitahiroshima (60.977 bizt.)
  • Herriak:
    • Ishikari barrutia:
      • Shinshinotsu
      • Tōbetsu

Garraioa

Hokkaido uharteko aireportu garrantzitsuena bertan dago, Chitose Aireportu Berria, nazioarteko hegaldiak hartzen dituena. Bigarren aireportu bat ere badu Japonia barruko hegaldietarako, Okadama Aireportua hain zuzen ere.

Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Japonieraz) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1997315
  • Commonscat Multimedia: Ishikari subprefecture / Q1997315

  • Lekuak
  • OSM: 4085267
  • Wd Datuak: Q1997315
  • Commonscat Multimedia: Ishikari subprefecture / Q1997315