Javier Redin
Javier Redin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uharte, 1922ko abenduaren 13a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1980ko urtarrilaren 7a (57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, organista eta abesbatza-zuzendaria |
Musika instrumentua | organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Javier Redin Mainz (Uharte, Nafarroa, 1922ko abenduaren 13a - Iruñea, Nafarroa, 1980ko urtarrilaren 7a) nafar organista eta abesbatza-zuzendaria izan zen.
Biografia
Bere jaioterrian eta Iruñeko apaizgaitegian egin zituen Musikako eta Elizako ikasketak. Lizarrako apaiz lagun eta organista izendatu zuten 1947. urtean, eta Musika Elkarte Kulturala sortu zuen herri horretan. Iruñeko San Agustin elizako organista eta kapilau izendatu zuten hiru urte geroago, eta Santa María la Real abesbatza sortu zuen; abesbatza horrekin emanaldi arrakastatsuak izan zituen Europako hiri nagusietan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q12260257