Jokin Perona

Jokin Perona

Foru Diputatua

2020 - 2024
Bizitza
JaiotzaOrio, 1978ko uztailaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPeleas de Abajo, 2024ko abuztuaren 6a (46 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: ibilgailuak harrapatzea
bizikleta istripua
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaBachelor's degree in Business Administration and Management (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaGipuzkoako Foru Aldundia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Jokin Perona Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1978ko uztailaren 17a - Peleas de Abajo, Zamora, 2024ko abuztuaren 6a) euskal politikari bat izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko diputatu izandakoa.[1][2][3]

Lan ibilbidea

Enpresa Zuzendaritzako Administrazioan lizentziatu zen, eta 2015ean sartu zen Gipuzkoako Foru Aldundian, Ogasuneko zuzendari nagusi gisa. 2020an, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatu izendatu zuten. TicketBai sistemaren sustatzaile nagusietako bat izan zen. Aurrez, bankuetan lan egindakoa zen, nagusiki Kutxan:[2] Hauek izan ziren bere lan ibilbideko urratsak:[4]

  • Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatu (2020-2024).
  • Ogasuneko zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundia (2015-2020).
  • Enpresei laguntzeko arduraduna. Finantzaketa egituratuak eta sindikatuak eta bat-egiteak eta eskuratzeak. Kutxabank (2008-2015).
  • Analista, partaidetuak. Kutxaren partaidetza duten eragiketa korporatiboen analista. Kutxa (2005-2008)
  • Ogasuneko teknikaria. PFEZaren aitorpena. Bizkaiko Foru Aldundia (2004).
  • Bulegoko kudeatzailea. Euskadiko Kutxa (2002-2004).

Heriotza

Zamoran hil zen, 2024ko abuztuaren 6an, auto batek harrapatuta, bizikletan zihoala 10 urteko semearekin batera; semea onik atera zen. Iluntzeko 21:15ean gertatu zen istripua.[5]

Erreferentziak

  1. «Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua hil da, auto batek harrapatuta Zamoran» EITB 2024-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  2. a b Ostolaza, Paulo. (2024-08-07). «Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua hil da, auto batek harrapatuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  3. (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritza. (2022-07-20). «Jokin Perona Lerchundi» www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  4. (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritza, Eusko Jaurlaritza. (2024-08-07). «Jokin Perona Lerchundi» www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  5. «Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatua hil da, auto batek harrapatuta Zamoran» Eitb.eus (web.archive.org) 2024-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).

Kanpo estekak

  • Jokin Perona Lertxundi-ren curriculuma gipuzkoairekia.eus atarian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q128675510
  • Wd Datuak: Q128675510