José Luis Mayoz
José Luis Mayoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1954ko urtarrilaren 15a (70 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Teka | 1977-1978 |
Teka | 1980-1981 |
Novostil-Helios (en) | 1979-1979 |
José Luis Mayoz Aizpurua (Aginaga (Usurbil), 1954ko urtarrilaren 15a) gipuzkoar txirrindulari ohia da. 1977 eta 1982 artean izan zen profesionala. Ez zuen lasterketarik irabazi profesional mailan baina 1980ko eta 1981eko Frantziako Tourrak korritu zituen.
Ibilbide profesionala
Gazte mailan Gipuzkoako selekzioarekin korritu zuen. La Casera taldearekin Gipuzkoako Saria irabazi zuen eta ondoren Club Ciclista Irunés taldearekin berriz irabazi zuen Gipuzkoako Saria[1].
1974an Olsa taldearekin hainbat lasterketa irabazi zituen eta Presidenteen Kopako txapeldunordea izan zen[1].
1977an Teka taldearekin egin zuen debuta profesional mailan. 1978an Segoviako Vueltan bigarren egin zuen sailkapen nagusian eta 1980an Ordiziako Klasikan bigarren egin zuen Ismael Lejarretaren atzetik[2]. 1980an Frantziako Tourrean hartu zuen parte eta 54. postuan amaitu zuen. 1981ean berriz korritu zuen Frantziako Tourra eta amaitu ez bazuen ere Bordelen amaitu zen etapan zazpigarren egin zuen[3].
Palmaresa
1974
- Leintz Bailarari Itzulia
- 2. Altsasuko Sarian
1975
- Leintz Bailarari Itzulia
- 2. Gorlako Igoeran
1976
- Lleidako Itzulia
- 3. Gorlako Igoeran
1977
1978
- 2. Segoviako Itzulian
- 2. Alcalá de Chivert (Valentzia)
1979
1980
- 2. Ordiziako Klasikan
- 3. Caboalles de Abajo (Gaztela eta Leon)
- 10. Euskal Herriko Itzulian
Emaitzak itzuli handietan
Itzuli Handia | 1980 | 1981 |
---|---|---|
Frantziako Tourra | 54.[4] | UT. |
Erreferentziak
- ↑ a b «MAYOZ, José Luis - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Ingelesez) Archives, Cycling. «Villafranca de Ordizia 1980» www.cyclingarchives.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ (Ingelesez) Archives, Cycling. «Tour de France 1981» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
- ↑ «Ciclismo - Tour de Francia 1980 - Resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
Kanpo estekak
- José Luis Mayoz - ProCyclingStats
- Sitio del Ciclismo webguneko fitxa
- Datuak: Q62122673