Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga (Aramaio, Araba, 1949ko irailaren 27a - ) euskal idazlea da. Txikitan, Arrasatera bizitzera joan zen familiarekin. Enpresaritza Zientzietan Lizentziatua (ESTE 1972) eta Ekonomikoetan (Deustu, 1986) Karrera egiten ari zela hasi zen euskalduntze prozesu pertsonalean. 20 urtez lan egin zuen Unión Cerrajera enpresan, Arrasaten, zuzendaritza karguetan.
Eusko Jaurlaritzaren kultura sailburuordea izan zen 1983tik 1985era, Carlos Garaikoetxea lehendakaria zelarik. Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetarikoa izan zen, lehen idazkaria 1981ean eta presidente izendatu zuten 1985ean, eta kargu hartan egon zen 1989 arte. Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria izan zen 1994-2010 bitartean, tarte horretan, besteak beste, Euskonewsen eragileetako bat izan zen eta aldizkariaren lehen zuzendaria. 2010ean jubilatu zen.
Jose Miguel Barandiaran Fundazioaren presidentea izan zen (2010-2018)
Gasteizko Urrezko Zeledonen presidentea izendatu zuten 2016an.
Lanak
Narrazioa
Josemari Velez de Mendizabal[1] haren ibilbideaz (Ahotsak.eus proiekturako)Zeu zara, Carmen (1984, Erein)