Julian Alustiza

Julian Alustiza
Bizitza
JaiotzaGabiria, 1913ko urriaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArantzazuko santutegia, 2005eko maiatzaren 11 (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Inguma: julian-alustiza-jauregi-1913-2005 Literaturaren Zubitegia: 385

Julian Alustiza Jauregi, Aztiri (Gabiria, Gipuzkoa, 1913ko urriaren 30a - Arantzazu, Gipuzkoa, 2005eko maiatzaren 11), euskal idazle, poeta eta sermoilaria izan zen. Gabiri herriko Aztiri auzoan jaio zen eta hau goitizentzat zuen. Etxetxo baserrian jaio zen. Valladoliden apaiz frantziskotar ordenatu zen eta Tolosa eta Zarauzko komentuetako nagusia izan zen.

Sermoilaritzan dohain berezia zuen, erabiltzen zuen hizkuntza aberatsarengatik. Gaztelan, Erriberan, Arantzazu eta Gipuzkoa eta Nafarroa hainbat herritan ibilitakoa. Azken 50 urteak Arantzazun eman zituen.

Lanak

Kronika

  • Lihoaren penak eta nekeak, (1981, Jakin)
  • Euskal baserriaren inguruan, (1985, EFA)

Poesia

  • Bizinahiaren arnasa, (2004, Arantzazu)

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako idazleen zerrenda

Kanpo estekak

  • Julian Alustiza literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12261129