KAS Alternatiba

KAS Koordinadoraren logoa.

KAS Alternatiba Francisco Franco hil eta berehala aldaketa politikorako aukeren aurrean, KAS koordinadoran bildutakoen programa politikoa da. 1976ko abuztuaren 30an, KAS Alternatiba aurkeztu zuten Iruñean. Ezker Abertzalearen programa politikoa eta ETAk armak uzteko gutxieneko baldintzak biltzen zituen. Hego Euskal Herriko lau lurraldeentzat Autonomia Estatutua eta horren markoan Euskal Herriko Behin-behineko Gobernuaren eraketa. Borroka armatua uzteko, gutxieneko baldintza gisa planteatu zen programa hau urte luzez.[1]

Alternatibaren puntuak

1976an idatzi zen Alternatibak honako puntu hauek zituen:

  • Askatasun demokratikoak.
  • Amnistia, Preso Politikoen askatasuna
  • Espainiako polizien desegitea edo bestela Hego Euskal Herritik alde egitea.
  • Alderdi politiko guztiak legeztatzea, independentistak barne, euren estatutuak aldatu gabe.
  • Langile klasearen bizi-egoera hobetzea
  • Euskadiren subiranotasun nazionala onartzea
  • Hego Euskal Herrirako autonomia zabaleko erregimena eratzea

1978an aldaketa gutxi batzuk egiteaz gainera, honako puntua gehitu zioten:

Puntu hauetariko bakoitzak bere azpiatalak zituen, baina horrela laburtzen zen normalean. Horrezkero, KAS alternatibako hainbat puntu aldatu egin dira, baita babesten duten erakundeak ere.

Erreferentziak

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/kas-alternatiba-aurkeztu-zuten-irunean

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4892503
  • Wikisource Jatorrizko testuak: KAS alternatiba

  • Wd Datuak: Q4892503
  • Wikisource Jatorrizko testuak: KAS alternatiba