Kanpazar
- Artikulu hau Arrasate eta Elorrio batzen dituen mendateari buruzkoa da; Portugaleteko auzoa gaitzat duena beste hau da: «Kanpanzar»
Kanpazar | |
---|---|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′47″N 2°30′24″W / 43.0963372°N 2.5067454°W / 43.0963372; -2.5067454 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Durangaldea |
Udalerria | Elorrio |
Kanpazar edo Kanpantzar Bizkaia eta Gipuzkoa probintzien artean dagoen mendatea da, 467 metroko altuera daukana.
Bidegurutzea
Arrasate eta Elorrio herriak batzen ditu. Halaber, mendate honetatik ateratzen da Elgetara doan errepidea eta Angiozar (Bergara) auzora doan bidea.
Udalatx azpian
Udalatx mendira (1.177 m) igo daiteke Kanpazarretik, gutxi gorabehera 1 ordu eta 45 minutuko ibilaldia eginez.
Gerra Zibila
1936ko iraila eta 1937ko apirila artean gerrako frontea ingurune honetan egon zen kokatua. Intxortetako guduan kokaleku estrategiko horietako bat izan zen.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendateak
- Mikelete
Kanpo estekak
- Datuak: Q12261252