Karpeta urdinak
Karpeta urdinak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Karpeta urdinak |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 113 minutu |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mirokutana |
Edizioa | Amaia Merino |
Argumentu nagusia | tortura |
Karpeta urdinak 2022ko Ander Iriarte oiartzuar zinema zuzendariaren film dokumentala da.[1] Urte berean aurkeztu zen Donostiako zinemaldian.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana-ren barruan egindako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutuko du. Ikerketa horrek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psikologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote zer diren tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.
[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q113881480
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |