Kartsakhi (aintzira)
Kartsakhi (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.799 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 8,5 km |
Azalera | 26,3 km² |
Sakonera | 1 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°12′53″N 43°12′53″E / 41.2147°N 43.2147°E / 41.2147; 43.2147 |
Estatu burujabe | Georgia |
Mkhare | Samtskhe-Javakheti |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 158 km² |
Kartsakhi aintzira[1] (georgieraz: თბილისი, turkieraz: Aktaş Gölü) Asian kokaturiko aintzira da, Georgia eta Turkia arteko mugan hain zuzen ere.
Izena
Kartsakhi herriak ematen dio izena. Beste izen batzuk ere baditu, Khozapini aintzira eta Aktaş aintzira.
Geografia
Georgiako bigarren aintzira handiena da. 26,3 km2-ko azalera du. 1.800 metrotako altueran kokaturik dago, Kaukaso mendikatean[2].
Inguruko mendietako uhar eta errekek elikatzen dute. Oso azaleko aintzira da, metro bateko sakonera maximoa baitu. Sasoi euritsuan urak gainezka egiten du eta Kura ibaira isuriz Kaspiar itsasora iristen da[3].
Fauna
Hegaztientzako hezegune garrantzitsua da[4]. Hontz handiaren Europako populazio handienetako bat mantentzen du. Bi pelikano mota ere badira bertan, pelikano ilebihurria eta pelikano arrunta.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ (Ingelesez) Hlavinek, Petr; Bonacci, Ongjen; Marsalek, Jiri; Mahrikova, Ivana. (2007-12-16). Dangerous Pollutants (Xenobiotics) in Urban Water Cycle. Springer Science & Business Media ISBN 978-1-4020-6795-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ www.turkiyesulakalanlari.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ (Ingelesez) Evans, M. I.; Heath, Melanie F.. (2000). Important Bird Areas in Europe: Priority Sites for Conservation. BirdLife International ISBN 978-0-946888-34-4. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
Kanpo estekak
- Datuak: Q421825
- Multimedia: Lake Kartsakhi / Q421825