Keike

Keike
Datuak
JatorriaOndarroa (Bizkaia)
Musika motarock
Urteak2002 - 2007
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka
Taldekideak
Itsaso Gutierrez
Gorka Ruiz "Epi"
Nerea Sanchez
Denis Alberdi
Ion Kirru Iparragirre

Keike taldea 2002ko udan jarri zen abian Ondarroan. Boskoteak urte bereko negu hasieran bost abestiz osatutako maketa bat grabatu zuen.

Nabardura anitzeko rocka egiten dute. Kantu berean abiadura eta ardatz desberdinak erabiltzen dituzte. Euren lehen lana, Oinetan kea, gitarrez betea dago, orain oldarkor eta indartsuak, geroxeago lasaiak eta eztiaren parekoak. Ahotsean beste horrenbeste gertatzen da, Nerea abeslariak egiten dituen erritmo eta erregistro aldaketekin.

Zenbait aldaketekin datoz ondarrutarrak bigarren disko honetan: Axularren ordez, Itxaso, Jauko Barik taldekoak hartuko du gitarra. Kantuak, aldiz, zorrotzagoak dira oraingoan.

Keike taldeak rock ziztatzaile eta indartsua eskaintzen du. Gitarren pisua garrantzitsua da, baina Keike taldeak bi kontraste nagusi ditu. Alde batetik, Nerea abeslariak erabiltzen dituen ahotsaren bi kontzeptuak, batzuetan garratz eta zorrotz, besteetan goxo eta leun. Eta bestetik, musika eta ahotsaren arteko kontrastea; Keike taldearen rockak bi aldeen oreka oso ongi zaintzen du, hori baita euren ezaugarririk definitzaileena. Keike taldearen rocka bere indarrean samurki egokitzen da belarrietan eta samurtasun horrek Keike indartu egiten du.

Taldekideak

  • Itxaso Gutierrez (gitarra) (Axularrek utzi beharra izan zuen)
  • Gorka Ruiz 'Epi' (baxua)
  • Nerea Sanchez (ahotsa)
  • Denis Alberdi (bateria)
  • Jon Kirru Iparragirre (gitarra)

Diskografia

  • Oinetan kea, 2004 (oihuka)
  1. Ikuspuntu
  2. Bideak
  3. Zain
  4. Oroimenez
  5. Lehia on
  6. Odolez zikinduriko beltza
  7. Gaixorik dago mundua
  8. Zer
  9. Distantziaren begietatik
  10. Aldaketa
  • "Beldurra mina argia", 2006 (oihuka )
  1. Irten
  2. Jositako ahoak
  3. Errudun jaioak
  4. Ez gara ezer
  5. Bixotza tatarrez
  6. Minaren inbasioari gerra
  7. Mundua minus bat
  8. Beldurraren hormona
  9. Bizitzaile
  10. Ni, korapiloa

Sariak

  • Gaztea maketa lehiaketa: 2003 (entzuleen saria)[1]

Erreferentziak

  1. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).

Kanpo estekak

  • keike taldearen web gunea
  • entzun.com-eko artikulua
  • Oihuka diskoetxearen webgunea
  • Ontza produkzioak-en webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261408
  • Wd Datuak: Q12261408


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.