Kerman Orbegozo
Kerman Orbegozo | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2020) Irudi gehiago | |||||||||
2020ko abuztuaren 3a - 2022ko otsailaren 1a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11 Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
2012ko azaroaren 20a - 2016ko abuztuaren 2a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia
2011ko uztailaren 1a - 2012ko abuztuaren 28a ← Eider Mendoza Larrañaga Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Donostia, 1979 (44/45 urte) | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea (1997 - 2002) Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatea (2003 - 2004) master Deustuko Unibertsitatea (2013 - 2014) master : Tax consultancy (en) Zaragozako Unibertsitatea (2021 - 2022) Zuzenbide Publikoan Masterra | ||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||
Kidetza | Gurea Kontzertua | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Kerman Orbegozo Uribe (Donostia, Gipuzkoa, 1979) euskal politikaria eta abokatua da, lanbidez EHUko teknikaria dena. EAJko kidea, 2011z geroztik eusko legebiltzarkidea da.
Lehen urteak eta ikasketak
Gaztetan futbolean aritu zen Lengokoak eta Aldapeta taldeetan, eta taekwondoan trebatu zen.[1] Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean; Zuzenbide Ekonomikoan espezializatuta, 2002an lizentziatu zen.[2] Ondoren, 2004ean, Enpresen Abokatutza masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.[3] EAJren EGI gazte erakundearen Aberri Batzarreko kidea izan zen.[4] 2014ean Zerga Aholkularitzan masterra gauzatu zuen Deustuko Unibertsitatean.
Ibilbidea
Bere ibilbide profesionala ASLE aholkularitza enpresan hasi zuen.[5] Gerora Euskal Herriko Unibertsitatean eta Eusko Jaurlaritzan egin zuen lan, aholkulari juridiko gisa.[6] Politikan sartu arte, EHUren Donostiako kanpuseko teknikaria zen.[3]
2011n eusko legebiltzarkide kargua hartu zuen, Eider Mendoza ordezkatuz. Ordutik, lau legealditan egon da Eusko Legebiltzarrean.
Bizitza pertsonala
Donostian bizi da. Ezkonduta dago eta seme baten aita da.[1]
Hauteskundeak
Hauteskundeak | Hautagaitza | Barrutia | Postua | Emaitza | |
---|---|---|---|---|---|
2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | EAJ | Gipuzkoa | 11.a (25etik) | Ez hautetsia[a] | |
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | EAJ | Gipuzkoa | 6.a (25etik) | Hautetsia | |
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | EAJ | Gipuzkoa | 4.a (25etik) | Hautetsia | |
2019ko foru hauteskundeak | EAJ | Donostialdea | 15.a (17tik) | Ez hautetsia | |
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | EAJ | Gipuzkoa | 6.a (25etik) | Hautetsia | |
|
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Políticos que sudan la camiseta» El Diario Vasco 2018-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ Eusko Legebiltzarra. Norberaren fitxa | Kerman Orbegozo Uribe. Eusko Legebiltzarra.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) EFE. (2011). «Mireia Zárate y Kerman Orbegozo, nuevos parlamentarios vascos del PNV» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) 2011-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kerman Orbegozo, parlamentario vasco del PNV por Gipuzkoa» El Diario Vasco 2012-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ EAJ-PNV. (2016-10-13). Kerman Orbegozo. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Legebiltzarkideak Kerman Orbegozo Uribe» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- Datuak: Q106525329
- Multimedia: Kerman Orbegozo / Q106525329