Kokots jolasa

Kokots jolasa binaka jokatzen den haur-jolasa da, bata besteari kokots eutsiz eta begietara begiratuz kantatzen dena. Kantuak dioen bezala, jarrera horri atxiki behar zaio barre edo irribarre egin gabe. Amore ematen duen lehenak jokoa galtzen du eta aurkariak zaplazteko bat emateko eskubidea du.

Hitzak

Hona hemen hitzak:

Zuk nauzu, nik zaitut,
kokotsetik arrapatu!
Barre egiten duen lehenak,
zaplada merezi du!
Bat, bi eta hiru!

Agerraldiak

  • 1961ean, Asterix galiarra komikian, Asterixen lehen abenturan, René Goscinny eta Albert Uderzo egileek Asterix azaltzen dute kokots jolasean Marcus Sacapus erromatarrarekin[1].

Erreferentziak

  1. Stéphane Rivière, Comptines dans Astérix.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3177874
  • Wd Datuak: Q3177874