Krampus
Krampus | |
---|---|
Companions of Saint Nicholas (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | chort (en) , bies (en) eta Deabrua |
Krampus Alpes inguruetako folklorearen izaki beldurgarria da. Kondairaren arabera deabru antzeko izaki honek Gabonetako garaietan gaiztoak izan diren haurrei zigortzen die. Zentzu horretan Bizarzuriren ifrentzua izango litzateke. Zigortzeko modua zera da: bihurriak izan diren haurrak Krampusek harrapatu eta zaku batean sartuta eramaten ditu.[1]
Kondaira
Kondairaren arabera deabru hau abenduaren 5 eta 6 agertzen da, bi astetan kaleetan ibiltzeko. Garai horri Krampusnacht deitzen zaio. Bere presentzia adierazteko eta beldurra emateko kanpaiak eta herdoildutako kateak eramaten ditu. Haren itxura deabruarena da: kopetan adar luzeak, mihi luze eta gorria, eta ile luze eta beltz-beltza. Gorputza hilez josita erakusten du eta haren hankak faunoen antzekoak dira. Irudietan haurrak harekin eramateko zaku batez edo saski batez apaintzen zaio. Haurrak infernura eramaten ditu bertan jateko. Tradizionalki Krampusnacht garaian gazteak mozorrotu egiten dira haurrei izutzeko.
Krampusa kulturan
Telebista
Telesail desberdinetak agertu da Krampusa:
- "Scooby-Doo! Mystery Incorporated"
- "Grimm" telesaila
- "Supernatural" telesaila
Zinema
Michael Dougherty zuzendariak 2015eko abenduaren 11an Krampus filma aurkeztu zuen.[2]
Bideo-jokoak
Krampus bideo-joko hauetan agertu da: The Binding of Isaac, Terraria eta Don't Starve.
Galeria
- Krampusa Morzger Passen (Salzburgo, Austria)
- Gazteak Krampusez jantzita, Salzburgon.
- Salzburgo.
- Krampus Bizarzuriarekin batera.
Erreferentziak
Bibliografia
- Scott, Delilah; Troy, Donna (2010): Rowman & Littlefield, ed. Upside-down Christmas Tree, 130.or. ISBN 9780762758203.
Kanpo estekak
- (Alemanez):Krampusa Tirolen.
- Datuak: Q925042
- Multimedia: Krampus / Q925042