La Musgaña
La Musgaña | |
---|---|
2008an Villalarren zuzenean. | |
Datuak | |
Jatorria | Gaztela |
Musika mota | folk |
Urteak | 1986-egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Xenophile Records, Resistencia, Lubicán Records |
Taldekideak | |
Jaime Muñoz Carlos Beceiro Diego Galaz Jorge Arribas Sebastián Rubio | |
Lehengo taldekideak | |
Quique Almendros José María Climent Rafael Martín | |
Informazio gehigarria | |
www.lamusgana.net | |
La Musgaña Gaztelako musika taldea da, folk arlokoa eta 1986an sortua. Euren herrialdeko tradizioa sustatzen dute nagusiki, munduko beste toki batzuetakoek aberasturik, eta bertako tresnen aldetik gaitak (sanabresa eta charra), zarrabetea, rabel edo dultzaina erabiliz, tresna modernoagoekin batera.
Taldekideak
- Hasierakoak:
- Carlos Beceiro - Baxu, kontrabaxu, gitarra, panderoa.
- Jaime Muñoz - Zeharkako txirula, klarinete, txirula eztia, danborra.
- Quique Almendros - Gaita charra (txirula), dulcimer, flauta, gaita.
- José María Climent - Bibolin, rabel, arrabel, albogue, gaita de fole, perkusioa.
- Rafael Martín - Laute, zarrabetea, bandurria, ahotsa.
- Gaur egungoak:
- Carlos Beceiro - Zarrabetea, gitarra, cistro.
- Jaime Muñoz - Klarineteak, flautak, gaitak.
- Diego Galaz - Bibolina.
- Jorge Arribas - Akordeoia.
- Sebastián Rubio - Perkusioa.
Diskografia
- El Diablo Cojuelo (1988)
- El Paso de la Estantigua (1989)
- Lubicán (1993)
- Las Seis Tentaciones (1995)
- En Concierto (1997). Zuzenean grabatua, tartean Barakaldon.
- Temas Profanos (2003)
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Taldearen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Carlos Beceiroren webgunea
- (Gaztelaniaz) Jaime Muñozen webgunea
- Datuak: Q6464053