Lagenina

Lagenina
Goi Siluriar-gaur egun
PreЄ
Є
O
S
D
C
P
T
J
K
Pg
N

Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
FilumaForaminifera
Ordena Lagenida
Delage & Hérouard, 1896
Azpibanaketa
  • Robuloidoidea
  • Nodosarioidea

Lagenina subordena foraminifero bentonikoen subordenetako bat da. Espezie guztiek pareta monolamelarra edo multilamelarra dute, baina lamelek ez dute guztiz estaltzen. Pareta kaltzitikoa da, zulo txikiekin. Kristalek estalki organikoa izan ohi dute. Oskolak kiribilduak edo ez-kiribilduak izan daitezke eta irekidura orokorrean bukaeran egonten da, zimurdura erradial batzuetan kokatzen delarik.

Sistematika

1987tik aurrera 2 superfamilia, 10 familia eta 220 genero bereiztea proposatu da. Superfamiliak honakoak dira:

Eboluzioa

Helen Tappan eta Alfred Loeblichen arabaera Lageninaren eboluzioa, Involutinina eta Miliolinarena bezala, Fusulinina subordenetik egin zen. Lagenina azkar agertu zen, Siluriarrean edo Karboniferoan, baina Triasikorarte urriak izan ziren.

Jurasikoaan Nodosarioidearen barruan Nodosariidae familiak hartu zuen abantaila, Nodosaria, Pseudonodosaria, Dentalina, Laevidentalina, Pyramidulina eta Frondicularia generoekin.

Erreferentziak

  • TAPPAN, H. eta LOEBLICH, A. R. Jr. 1988. Foraminiferal evolution, diversification, and extinction. Journal of Paleontology. 62(5), 695-714,
  • MICROPALEONTOLOGIA. Molina, Eustoquio - 2º ed. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza, 2004.

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1552021
  • Commonscat Multimedia: Lagenida / Q1552021
  • Wikispecies Espezieak: Lagenida

  • Datu taxonomikoak
  • Dyntaxa: 6001370
  • EOL: 13075286
  • GBIF: 8086060
  • WoRMS: 162591
  • Wd Datuak: Q1552021
  • Commonscat Multimedia: Lagenida / Q1552021
  • Wikispecies Espezieak: Lagenida