Laguna Negra de Urbión

Laguna Negra de Urbión
Motaaintzira
Geografia
Map
Koordenatuak41°59′57″N 2°50′50″W / 41.999161°N 2.847252°W / 41.999161; -2.847252
Babestutako-eremuaLaguna Negra and Circos Glaciares de Urbión Natural Park (en) Itzuli
Artikulu hau Soriako urmaelari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laguna Negra».

Laguna Negra de Urbión, arruntki Laguna Negra (euskaraz: «urmael beltz») soilik deitua, Vinuesan dagoen urmaela da. Soriako probintzian dago, 1753 metroko altueran, Urbión mendizerran. Elezaharrek diotenez, Laguna Negrak ez du hondorik, baina, errealitatean, ez du 8 metro baino gehiagoko sakonerarik (batzuetan 10 eta 12 metro esaten dute).[1]

Urmaelen uretan amuarrainak, barboak eta katxoak bizi dira; lehorrean, berriz, mota guztietako animalia ugari daude: orkatzak, basurdeak, otsoak, oreinak eta azeriak. Karraskariak eta narrastiak ez dira falta. Hegazti-fauna ugaria da, eta bertan nabarmentzen dira, tamainagatik, labar harritsuan habia egiten duten sai arreak eta arranoak.

Erreferentziak

  1. Mendikat: Monte Camperón (2.101 m)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5969113
  • Commonscat Multimedia: Laguna negra de Urbión / Q5969113

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316429807
  • Wd Datuak: Q5969113
  • Commonscat Multimedia: Laguna negra de Urbión / Q5969113


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.