Literatura-turismo

Literatura-turismoa, turismo literarioa edo literatura-bidaia, kultura-turismoaren modalitate bat da, fikziozko testuen gertaerekin edo egileen bizitzekin zerikusia duten lekuetan garatzen dena.[1] Horren barruan sar liteke eleberri bateko fikziozko pertsonaia baten ibilbidea jarraitzea, istorio bat girotzen den agertokiak bisitatzea edo eleberrigile baten biografiarekin lotutako guneak bisitatzea.

Turista literarioei testu bat inspiratu duten lekuak interesatzen zaizkie, baita testu literarioek sortutako lekuak ere. Gida literarioak, mapa literarioak eta bidaia antolatuak daude, baliagarriak izan daitezkeenak.

Obrarekin eta egilearekin zerikusia duten guneak bisitatzeaz gain, turista literarioek askotan parte hartzen dute liburu-denden turismoa deiturikoan, tokiko liburu-dendak bisitatuz, bisitatzen den tokiarekin zein eskualdeko beste obra eta egile batzuekin zerikusia duten liburuen bila.

Erreferentziak

  1. Turismo literario. .

Kanpo estekak

  • Literatura-turismoan espezializatutako webgunea (gaztelaniaz)
  • Bibioasturias: Turismo literarioa
  • Literary Tourism in KwaZulu-Natal project (ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q957817
  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85077492
  • Wd Datuak: Q957817