Loaldiaren Katedrala (Mosku)

Loaldiaren Katedrala (Mosku)
Moskuko Kremlina
 Kanpoaldea 
 Planoa 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Administrative okrug of MoscowErdialdeko barrutia (Mosku)
District of MoscowTverskoy District
Koordenatuak55°45′03″N 37°37′01″E / 55.750926°N 37.617053°E / 55.750926; 37.617053
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1475 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaMariaren Loaldia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
ElizbarrutiaMoskuko eparkia
IzenaMariaren Loaldia
Arkitektura
ArkitektoaAristotile Fioravanti (en) Itzuli
Aristotile Fioravanti (en) Itzuli
Materiala(k)kareharria
EstiloaRussian architecture (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
HelbideaМосква, Кремль
Webgune ofiziala

Loaldiaren Katedrala (errusieraz: Успенский собор, translit.: Uspenski sobor), Jasokundeko Andre Mariaren Katedrala edo Jasokundearen Katedrala Moskuko Kremlinean dagoen harri zuriz eta adreiluz eraikitako katedrala da. Katedralen plazaren iparraldeko zatia edertzen du. Aristoteles Fioravanti arkitekto italiarrak 1475 eta 1479 artean eraiki zuen, Ivan III.a Errusiakoak hala eskatuta.[1]

Historia

Bere eraikuntza, Errusiako Estatu zentralizatuaren eraketaren garaikoa da, Ivan III.a Errusiakoak, Moskovia, tataro-mongoliar zapalkuntzatik askatu ondoren, nazioarteko harremanen esparruan bete-betean sartu zenean.

Loaldiaren katedrala, 1475-1479 urteen artean eraiki zuten, 1326ko tenplu zaharra egon zen tokian. Lehenengo tenplua Ivan I.a Moskukoaren garaian eraiki eta bere hondamendi egoeragatik eraitsi zuten.[2]

Moskuko lehen tenplu metropolitarra sortzeko, Vladimirreko Loaldiaren katedrala zaharra eredu izan zen, eta, beraz, Moskuren jarraipena nabarmendu nahi zen Errusiako lurraldeko gune politiko zaharrenetako batekin alderatuta. Katedralaren hormak landutako harri zurizkoak dira, eta gangak eta kupulen teilatuak adreiluzkoak.

Elizaren hegoaldeko, mendebaldeko eta iparraldeko fatxadak arku bat osatzen duten zutabetxoekin apainduta daude erdi parean. Katedraleko sarrerak hormaren lodieran sartzen diren atariak dira. Urrezko bost kupula daude katedralaren gainean.

1514an, urtaroetan agertzen denez, Moskovia zaharreko pintura-inspiratzaile onenek pintzelkada freskoz apaindu zuten katedrala.

Jasokundearen Katedrala Errusiar Tsarerriaren tenplu nagusia izan zen, errusiar estatu zentralizatuaren boterearen eta handitasunaren adierazgarri. Han egiten zituzten zeremonia nagusi guztiak, eta Estatuaren xedapenak argitaratzen ziren. Katedralean zinak, errusiar tsarren tronuratzea eta enperadoreen koroatzea ospatzen zituzten. Bertan, Ivan IV.a errusiar tsar titulua jaso zuen lehena izan zen.

Jasokundearen Katedrala Moskuko metropolitarren eta aitalehenen panteoia izan zen. Metropolitarren hilobiak, Petri metropolitarretik (1326) Adrian patriarkaraino (1700) tenpluaren hormetan zehar daude.

Erreferentziak

  1. Crummey, Robert O.. (1996). The formation of Muscovy: 1304 - 1613. (7. argitaraldia) Londres: Longman ISBN 9780582491533..
  2. Freeze, Gregory L.. (2009). Russia: a history. (3. argitaraldia) Oxford New York: Oxford university press, 22 or. ISBN 9780199560417..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q748910
  • Commonscat Multimedia: Assumption Cathedral in Moscow / Q748910

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 3028585
  • Wd Datuak: Q748910
  • Commonscat Multimedia: Assumption Cathedral in Moscow / Q748910
  • i
  • e
  • a
Kanpoaldea
Moskuko Kremlingo harresiak eta dorreak  • Leninen mausoleoa  • Harresiko nekropolia
Eraikian
administratiboak
Senatua  • Kremlingo presondegia (14 Eraikina)  • Armategia  • Entretenimenduen jauregia  • Kremlingo Estatu Jauregia
Kremlingo Jauregi Handia
Terem jauregia  • Aldeen jauregia  • Tsarinaren urrezko jauregia  • Historia Estatu Museoa
Elizak
Loaldiaren Katedrala  • Deikundearen katedrala  • Goiangeruaren eliza  • San Joan eliza eta Ivan Handiaren kanpandorrea
Soineko Uztearen eliza  • Patriarkaren jauregia eta Hamabi Apostoluen eliza  • Verkhospasski katedrala eta Terem elizak
San Basilio katedrala  • Kazango katedrala
Plazak eta lorategiak
Plaza Gorria  • Ivanovskaia plaza  • Katedraleen plaza
Tainitski lorategiak  • Kremlingo Lorategi Handia  • Alexandroren lorategiak
Monumentuak
Minin eta Pojarskiren monumentua  • Soldadu ezezagunaren hilobia  • Lóbnoie Mesto
Tsarraren kanoia  • Tsarraren kanpaia  • Kremlingo izarrak
Antzinakoak
Jasokundearen komentua  • Txudov monasterioa  • Armarrien atea  • Robespierren monumentua