Losae jainkosa

Losa edo Loxa, baskoien jainkosa bat izan zen, Nafarroako lehen mendeetako bost aldarean aipatzen dena: Gesalazko kontzejua den Leraten aurkitu zen aldarean, Ziraukiko San Roman elizan dagoena, Allotz kontzejuko Burumendin aurkitutakoan, Girgillao udalerriko Argillaritz lekuan aurkitutakoan eta Ziraukiko Anitz herri hustuan aurkitu zenean. Argiñaritzekoan LOXAE forma irakur daiteke, beste guztietan, ordea LOSAE idatzi zuten[1], edonola ere bere datibo forman. Baliteke, nominatiboan, LOSA edo LOXA izatea.

Ziraukiko Done Erroman elizako aldarea

Eliza honetan erromatar garaiko Losa jainkosa baskoiari eskainitako aldarea gordetzen da.

Aldarearen idazkuna honela transkribatu zuen Joaquín Gómez Pantoja epigrafistak:

T[E]RENT[I]

VS MAR

TIALIS

[L]OSAE

V( otum )L( ibens )S( olvit).

Eta honela itzuli: Terencio Martialek atseginez bete zuen Losari eskainitako zina[2].

Jainkosa honen interpretazioa

Dakigunez, Loxa/Losa izeneko jainkotasunari eskainitako bost epigrafe daude eskualde berean, hau da, sakabanatze-eremu oso txikian. Jainkoaren izena daraman epigrafe multzoaren kopuruak eta multzokatzeak santutegi baten presentzian pentsatzera gonbidatzen gaituzte. Escaladarentzat lotsa ahotsarekin, lotsa eta beldurraren esanahiarekin lotutako teonimo baskoi bat izango litzateke. Zentzu horretan, Losa bertutearen pertsonifikazioa litzateke, Pudicitia edo Timorren antzekoa. Eva Tobalina gasteiztar historialariak Losa izena Hispaniarako bidean Bordeletik hogeita hiru miliatara dagoen Antonino ibilbidean erregistratutako toponimo batekin lotzen du. María Lourdes Albertos filologoak Arabako eta Nafarroako lurretan oso ugaria den Losa toponimoaren presentzia aipatzen du. Bestalde, Paternus cognomena oso hedatuta dago penintsularen iparraldean.[3]

Erreferentziak

  1. Etxabe, Luis Maria Zaldua. (2022). Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-125463-9-2. (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  2. Gómez-Pantoja Fernández-Salguero, Joaquín. (1979). «Nuevas inscripciones romanas de Navarra» Príncipe de Viana 40 (154): 5–30. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  3. «Ara votiva» Nafarroako kulturaren atari digitala (Nafarroako gobernua).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q127472470
  • Wd Datuak: Q127472470