Luchino Visconti
Luchino Visconti | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
← André Chamson - Miguel Angel Asturias → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Milan, 1906ko azaroaren 2a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1906ko azaroaren 2a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1976ko martxoaren 17a) | ||
Bizilekua | Q124310978 | ||
Heriotza | Erroma, 1976ko martxoaren 17a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Q124310978 | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Giuseppe Visconti de Modrone | ||
Ama | Carla Erba | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | House of Visconti di Modrone (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Lorenzo de Paolis (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, errealizadorea, autorea eta scenic designer (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | Italiar neorrealismoa | ||
|
Luchino Visconti, Modroneko Dukea (1906eko azaroaren 2a - 1976ko martxoaren 17a) antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.
Bizitza
Milaneko familia aberats baten baitan jaioa (ipar Italiako aberatsenetarikoa), bere aita Modroneko Dukea izan zen, eta Viscontik sei anai-arreba izan zituen. Izandako heziketa zela eta, Viscontik kontaktua izan zuen artea eta antzerkigintzarekin eta diziplina bakoitzeko pertsonairik garrantzitsuenekin harremanetan izan zen. Giacomo Puccini konpositorea eta Arturo Toscanini orkestra zuzendaria esaterako, edota Gabriele D'Annunzio idazlea.
Viscontik ez zuen sekula bere bisexualitatea ezkutatu eta hainbat maitale izan zituen. Euretarik azkena, Helmut Berger, La caduta degli dei filmean Martinen papera egin zuena. Horrez gain, Franco Zeffirellirekin ere harreman bat izan zuen.
Luchino Visconti 69 urterekin hil zen, bihotzeko bat eman ondoren. Ischiako herrian kokaturiko museo batek, bere lana omentzen du.
Bizitza artistikoa
1936ean Parisera joan zen eta zinean lan egiten hasi zen, laguntzaile moduan. Ondoren Hollywoodera bidaiatu zuen. Gianni Puccini, Antonio Pietrangeli eta Giuseppe De Santisen laguntzarekin, zuzendu zuen bere lehen pelikulako gidoia idatzi zuen. Ossessione (Obsesioa) (1943), egindako lehen film neoerrealista. 1948ean, La Terra trema (Lurrak dardar egiten du) zuzendu zuen.
Zuzendari neo-errealista izan arren, 1950eko hamarkadan zehar bere estiloa aldatu egin zuen 1954ean Senso izeneko filma zuzendu zuenean. Filme honetan Viscontik errealismoa eta erromantizismoa batzen ditu, neo-errealismoarekin apurtzeko. Garai hartan, Viscontik hainbat antzezlan zuzendu zituen, esaterako Rina Morelli-Paolo Stoppa konpainiako antzezpenak, Vittorio Gassmanekin batera.
Neo-errealismora bueltatu zen, 1960ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean Italia hegoaldeko inmigranteek Milanera bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, espresionismorik gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".
1960ko hamarkadan zehar, Viscontiren filmak pertsonalagoak bilakatu ziren.Il Gattopardo (Lehoinabarra), 1963ean egin zuen, eta Siziliako aristokraziaren gainbehera jorratzen du. Burt Lancaster aktore estatubatuarra izan zen filme honetako protagonista, Don Fabrizio printzearen paperean.
Filma AEBn eta Erresuma Batuan banatu zen, baina Twentieth-Century Fox produktoreak asko murriztu zuen luzera, zati osoak ezabatuz. Gainera, bikoizketa oso era txarrean egin zuten. Honengatik guztiagatik Viscontik Il Gattopardo (Lehoinabarra) filma arbuiatu zuen.
1969ean egindako La caduta degli dei filmagatik, Viscontik eszenaratze onenari Oscar Sarietarako izendapen bat jaso zuen. Hala ere, ez zuen saria irabazi. Film hau, Viscontiren filmik ezagunenetakoa da, eta industrializazioak aberasturiko Alemaniako familia batek Bigarren Mundu Gerra aurreko garaian, nazismoaren gailentzean, izandako gainbehera jorratzen du. Egin zuen azken filma Errugabea (1976) izan zen.
Zuzenduriko filmak
Taula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Urtea | Filma | Aktoreak | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1943 | Ossessione | Clara Calamai, Massimo Girotti | -- 1934ko The Postman Always Rings Twice eleberrian oinarritua) | gaztelaniaz: Obsesión frantsesez: Les Amants diaboliques |
1945 | Giorni di gloria | -- | Titanus | gaztelaniaz: Days of Glory frantsesez: Jours de gloire |
1948 | La Terra Trema | Giuseppe Arcidiacono, Salvatore Vicari | -- | gaztelaniaz: La tierra tiembla frantsesez: La terre tremble |
1951 | Bellissima | Anna Magnani, Walter Chiari | -- | gaztelaniaz: Bellísima |
1951 | Appunti su un fatto di cronaca | -- | -- | frantsesez: Notes sur un fait divers |
1953 | We, the Women | Alida Valli, Ingrid Bergman | Titanus | gaztelaniaz: Nosotras las mujeres frantsesez: Nous les femmes |
1954 | Senso | Alida Valli, Farley Granger | Lux Film | |
1957 | White Nights - Le notti bianche | Maria Schell, Marcello Mastroianni | Vides Cinematografica | gaztelaniaz: Noches blancas frantsesez: Nuits blanches |
1960 | Rocco and His Brothers | Alain Delon, Renato Salvatori | -- | gaztelaniaz: Rocco y sus hermanos frantsesez: Rocco et ses frères |
1962 | Boccaccio '70 | Anita Ekberg, Romy Schneider | -- | gaztelaniaz: Boccaccio 70 frantsesez: Boccace 70 |
1962 | The Job | Romy Schneider, Tomas Milian | -- | gaztelaniaz: El trabajo frantsesez: Le Travail |
1963 | The Leopard - Il Gattopardo | Burt Lancaster, Claudia Cardinale | Titanus (Giuseppe Tomasi di Lampedusaren Il Gattopardo eleberrian oinarritua) | gaztelaniaz: El gatopardo frantsesez: Le Guépard |
1965 | Sandra | Michael Craig, Claudia Cardinale | -- | |
1967 | The Stranger - Lo straniero | Marcello Mastroianni, Anna Karina | Dino De Laurentiis Cinematografica (Albert Camusen Arrotza eleberrian oinarritua) | gaztelaniaz: El extranjero frantsesez: L'Étranger |
1967 | The Witches | Silvana Mangano, Annie Girardot | Dino De Laurentiis Cinematografica | gaztelaniaz: Las brujas frantsesez: Les Sorcières |
1969 | The Damned - La caduta degli dei | Dirk Bogarde, Ingrid Thulin | Warner Bros. | gaztelaniaz: La caída de los dioses frantsesez: Les Damnés |
1970 | Alla ricerca di Tadzio | Luchino Visconti, Björn Andrésen | -- | |
1971 | Death in Venice - Morte a Venezia | Dirk Bogarde, Romolo Valli | Warner Bros. (Thomas Mannen eleberrian oinarritua) | gaztelaniaz: Muerte en Venecia frantsesez: Mort à Venise |
1973 | Ludwig | Helmut Berger, Trevor Howard | -- | frantsesez: Ludwig ou le Crépuscule des dieux |
1974 | Conversation Piece - Gruppo di famiglia in un interno | Burt Lancaster, Helmut Berger | -- | gaztelaniaz: Gruppo di famiglia in un interno frantsesez: Violence et Passion |
1976 | The Innocent - L'Innocente | Giancarlo Giannini, Laura Antonelli | -- | gaztelaniaz: El inocente frantsesez: L'Innocent |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luchino Visconti |
- Datuak: Q13888
- Multimedia: Luchino Visconti / Q13888