Lugenda (ibaia)
Lugenda (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 650 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°25′41″S 38°29′20″E / 11.4281°S 38.4889°E / -11.4281; 38.4889 |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Lakuak | Amaramba (aintzira) |
Iturburua | Chiuta (aintzira) |
Bokalea () | Ruvuma ibaia |
Lugenda edo Lujenda iparraldeko Mozambikeko ibaia da, Ruvumaren ibaiadarra dena. Chiuta eta Amaramba aintziretatik jaiotzen da, iparralderantz doa, Niassako Erreserba Nazionala zeharkatzen du eta Negomano aldean Ruvumarekin bat egiten du. Luambala ibaia da ibaiadarrik garrantzitsuena, ezkerretik lotzen zaiona.
Bere sorreran, Chiuta-Amaramba aintziraren iparraldean dagoen gune zingiratsu batetik irteten da. Bertan uharteek bereizitako korronte batzuk osatzen ditu, hauetatik ezagunena Achemponda uhartea delarik. Eskualde honetan Lugenda ibaiari Msambiti ere esaten diote.[1]
Jende gutxi bizi den eskualde honetan elefanteak ugari dira. Hala ere, badira duela milaka urte hemen bizi diren herri indigena batzuk, zaharrenak yao eta makua dira, eta horiei oraintsuago ngoni, marave eta matambwe gehitu behar zaizkie. Bere toponimoak yaoeraz "ibai handi bat" esan nahi du.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Manchester Geographical Society. The Journal of the Manchester Geographical Society (23-24). Cambridge Scholars Publishing, 302–304 or..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1876036
- Multimedia: Lugenda River / Q1876036
Artikulu hau Mozambikeko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |