Madeleine Marzin
Madeleine Marzin | |||||
---|---|---|---|---|---|
1956ko urtarrilaren 2a - 1958ko abenduaren 8a Barrutia: Q3540149
1951ko ekainaren 17a - 1951ko abenduaren 1a Barrutia: Q3540149 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Loudéac, 1908ko uztailaren 21a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1998ko maiatzaren 27a (89 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta Frantziako Erresistentziako kidea | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Madeleine Marzin (Loudéac, 1908ko uztailak 21 - Paris, 1998ko maiatzak 27)[1] frantziar irakasle, sindikalari, politikari komunista eta Frantziako Erresistentziako partaidea izan zen.[2][3]
Biografia
Marzin Loudéac-en jaio zen 1908ko uztailaren 21ean, Bretainiako familia xume baten senidean. Ama merkatari katolikoa zen, eta aita igeltseroa; familia, gainontzeko lau anaiek osatzen zuten.[2]
Madeleine Saint-Brieuc-eko Eskola Normalean hezi zen, 1926an goi-mailako ziurtagiria lortu zuelarik. Urte berean aita gerrara itzuli (ez dago argi Rifteko edo Siriako matxinadara) eta tuberkulosiz hil zen. 1929an ikasi zuen instituzio bereko irakasle bihurtu zen, Parisen eta Le Plessis-Robinsonen erakutsiz.[2][3]
1932an, Marcel Cachin-ek sortutako «Parisko Bretoi emantzipatuen» elkartearekin eta Alderdi Komunistarekin bat egin zuen. 1933 eta 1934 artean, Senako Irakasleen Sindikatu Bateratuko diruzaina izan zen, eta jarduera sindikal bizia erakutsi zuen.[3]
Karrera politikoa
1945ean, Madeleine Marzin Parisko kontseilari orokor eta Senako kontseilari orokor izendatu zuten Parisko Liberazio Batzordepean. Kargua 1951 arte bete zuen.[2]
1951 eta 1958 artean, Frantziako IV. errepublikako Nazio Biltzarrean parte hartu zuen; II. (1951-1955) eta III. legealdietan (1956-1958) alderdi komunistaren ordezkari bezala. Hezkuntza Batzorde Nazionaleko kide eta Immunitate Parlamentarioen Batzordeko kide ordezkoa izan zen, eta hezkuntzaz eta gizarte-gaiez arduratu zen bereziki. 1959 eta 1971 artean, Nazio Biltzarreko legegile bezala bueltatu zen.[2][3][4]
Sariak
- Erresistentziako Domina[5]
Erreferentziak
- ↑ «matchID - Moteur de recherche des décès» deces.matchid.io (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ a b c d e «Madeleine Marzin - Base de données des députés français depuis 1789 - Assemblée nationale» www2.assemblee-nationale.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ a b c d (Frantsesez) Girault, Jacques; Grason, Daniel; Maitron, Jean. (2023-05-15). MARZIN Madeleine, Marie. Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ (Frantsesez) Ouest-France. (2023-04-16). «Qui était Madeleine Marzin, la résistante bretonne que le PCF de Morlaix met à l’honneur ?» Ouest-France.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ (Frantsesez) «Medailles | L'Ordre de la Libération et son Musée» www.ordredelaliberation.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
Kanpo estekak
- Datuak: Q15526010
- Multimedia: Madeleine Marzin / Q15526010