Mari Carmen Yepes

Mari Carmen Yepes
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Carmen Yepes Alonso
JaiotzaBartzelona, 1942
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril, 2015eko otsailaren 4a (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0947547 Edit the value on Wikidata

Maria del Carmen Yepes Alonso, ezagunagoa Mari Carmen Yepes izenez (Bartzelona, Katalunia, 1942 - Madril, 2015eko otsailaren 4a)[1] bartzelonar aktorea izan zen. Ezaguna egin zen La casa de los Martínez inter`retatu zuenean.[2][3]

Bizitza

Batxilergoa ikasi ostean, interpretazioaren mundura jotzea erabaki zuen.

Aktore ibilbidea

1961ean egin zuen debuta Un día de abril lanarekin Enrique Diosdado eta Amelia de la Torreren konpainian. Hurrengo urteetan komediaren generoan espezializatu zen, nahiz eta Victor Ruiz Iriarteren El zoo de cristal, La desconcertante señora Savage edo El carrusel (1964) antzezlan dramatikoen muntaketan ere hartu zuen parte.

Zineman ez zen asko ibili, eta hamar bat filmetan baino ez zuen lan egin. Horien guztien artean, Luis García Berlangaren Plácido (1961) filmean Martita pertsonaian egindako lana nabarmendu behar da, Espainiako zinemaren historiako lan garrantzitsuenetako bat.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, ostera, ohikoa izan zen telebistan agertzea, TVEko hainbat espaziotan parte hartu baitzuen, harik eta 1966an, Carlos Muñoz, Julia Martínez eta Rafaela Apariciorekin batera, Nosotras y ellos (1966) lanaren antzezpenean parte hartu zuen arte. Hurrengo denboraldian, La casa de los Martínez (1967-1971) telesailaren arrakasta handienetako bat izan zenaren aurrekaria izan zen.

La casa de los Martínez bertan behera utzi eta zinemarako bertsioan parte hartu ostean, interpretaziotik erretiratu zen, tarteka sartu-irtenen bat eginda, hala nola Alan Ayckbournen Cómo ama la otra mitad (1971) filmaren muntaian parte hartu zuen, edo Miguel Mihuraren Las entretenidas telebistarako lana. 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ekoaren hasieran, Encarna Sánchezekin kolaboratu zuen Directamente Encarna saioan, hark gidatzen zuen COPE irrati katean.[4]

Heriotza

Bere bizitzako azken urteetan bihotzeko arazoak izan zituen, eta 2015eko otsailaren 4an hil zen arazo horien ondorioz.[5]

Filmografia

Besteak betse, lan hauexetan hartu du parte:[6][7][8]

  • Su desconsolada esposa (1957)
  • Su propio destino (1958)
  • Altas variedades (1960)
  • Plácido (1961)
  • Los guardiamarinas (1967)
  • Coqueluche (1970)
  • La casa de los Martínez (1971)
  • El apartamento de la tentación (1971)
  • Madrid, Costa Fleming (1976)
  • El día del presidente (1979)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Mari Carmen Yepes | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  2. (Gaztelaniaz) Román, Manuel. (2015-02-11). «La silenciosa muerte de Mari Carmen Yepes» Chic (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  3. (Gaztelaniaz) Madridiario. «Muere Mari Carmen Yepes, actriz» Madridiario (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  4. La batalla de la tarde. 5 de junio de 1994.
  5. Muere Mari Carmen Yepes, actriz de 'La casa de los Martínez'. 11 de febrero de 2015.
  6. (Gaztelaniaz) «Mari Carmen Yepes - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Mari Carmen Yepes» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  8. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Mari Carmen Yepes» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5997227
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 42145244547374480696
  • BNE: XX5080932
  • Wd Datuak: Q5997227