Maria Nafarroakoa (1329-1347)
Maria Nafarroakoa (1329-1347) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Frantzia, 1330 |
Herrialdea | Aragoiko Erresuma |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Valentzia, 1347ko apirilaren 16a (16/17 urte) |
Hobiratze lekua | Pobleteko monasterioa Valentzia Sepulcre de Maria de Navarra (en) |
Heriotza modua | : arazo puerperala |
Familia | |
Aita | Filipe III.a Nafarroakoa |
Ama | Joana II.a Nafarroakoa |
Ezkontidea(k) | Petri IV.a Aragoikoa (1342 (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Evreux leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Maria Nafarroakoa edo Maria Évreuxkoa (1329 – 1347ko apirilaren 29a) Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa erreginaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Petri IV.a Aragoikoa ezkondu zenean Aragoiko erregina ezkontide bilakatu zen.
Biografia
Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginen alaba, amaren partetik Luis I.a Nafarroakoa eta Margarita Borgoinakoa eta aitaren partetik Luis I.a Evreuxkoa eta Margarita Artoiskoa zituen aitona-amonak. Karlos II.a Nafarroakoa neba zuen.
1338an bederatzi urte besterik ez zituela, Alagónen, Mariak Petri IV.a Aragoikoa ezkondu eta lehendabiziko alaba hamalau urte zituela izan zuen. Guztira lau seme-alaba izan zituzten:
- Konstantzia (1343–1363), Federiko III.a Siziliakoa ezkondu zuena.
- Joana (1344–1384) 1372an Joanes Ampuriasko kondea ezkondu zuena.
- Maria (1341 – gaztaroan hilda)
- Petri (1347)
Maria Petri erditzean hil zen Valentzian. Semea ere hil zen. Pobleteko monasterioan lurperatu zuten hemezortzi urte besterik ez zituela, Jaume I.a eta Aragoiko beste errege-erregina batzuekin datza bertako errege-pantoeoian. Mariaren errege alarguna, hogeita zortzi urte zituena, berriro hiru aldiz ezkondu zen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q387701
- Multimedia: Maria of Navarre / Q387701
Aurrekoa Leonor Gaztelakoa | Aragoiko erregina ezkontidea 1338 – 1347 | Ondorengoa Leonor Portugalgoa |