Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Mastitis
Deskribapena
Mota
bularreko eritasuna, breastfeeding difficulties (en), inflammatory disease (en), reproductive system disease (en), skin and integumentary tissue symptom (en) eritasuna
Espezialitatea
Ginekologia familia-medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
novobiocin sodium (en)
Identifikatzaileak
GNS-10
N61
DiseasesDB
7861
MedlinePlus
001490
eMedicine
001490
MeSH
D008413
Disease Ontology ID
DOID:10690
Mastitisa[1] ugatz-guruinaren inflamazioa edo hantura da. Bularreko minbiziaren sintomekin duen antzagatik, egoera bat ala bestea eskluditu beharko lirateke diagnostikoa baieztatzeko.[2] Edoskitzaroan emakumeen %1-3 artean jasaten dute.[3]
Mastitisa ohikoa da albaitaritza arloan, gizakien antzeko definizioa izanda. Oro har, bakterio batek eragindako behi-aziendari eragiten dio, animaliaren titiburuak gogortuz, errapea bezala, esne-hornidura moztuz eta, horren ordez, likido horixka eta usaintsua jariatuz, gehienetan odol-hondakinekin batera. Oso kasu larrietan heriotza eragiteko gai da.
Mastitis bati maizen lotutako mikroorganismoak B taldeko estreptokokoak, Staphylococcus aureus, gizakietan Mycobacterium generoko espezie ez-tuberkulosoak eta euliek transmititutako behi-mastitisa sortzen duen arcanobacterium pyogenes dira.[3]