Millerovoko aire-basea
Millerovoko aire-basea | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 49°00′N 40°18′E / 49°N 40.3°E / 49; 40.3 |
Altitudea | 152 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Millerovoko aire-baseko erasoa | |
Millerovo Errusiako Aireko Indarren Rostov Oblasteko Millerovski Barrutian kokaturiko aire-base bat da, Hegoaldeko Barruti Militarreko kide den Aireko eta Aire Defentsako Indarren 4. Armadaren kontrolpean dagoena.
Basean Sukhoi Su-30SMen bi eskuadroi dituen Guardiako Borroka Hegazkintzako 31. Errejimentuaren egoitza da.[1]
2022ko erasoa
2022ko otsailaren 25ean, sare sozialetako bideo amateur batek erakusten zuenez, Ukrainak jaurtitako Tochka-U motako bi misil balistikoekin eraso egin zuen, Millerovoko instalazio militarrak kaltetuz; ustez, Errusiako Indarrek aire-basea erabili ez zezaten Ukrainako inbasioan errusiar tropei aire-laguntza emateko.[2] Halere, Ukrainako zein Errusiako Indar Armatuek ez dute ezer esan Millerovoko aire-basearen aurkako erasoaren erantzuleari buruz.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q4293527