Minato Mirai 21
Minato Mirai 21 みなとみらい21 | |
---|---|
waterfront (en) | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kanagawa prefektura |
Izendaturiko hiria | Yokohama |
Jatorrizko izena | みなとみらい21 |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°27′29″N 139°37′55″E / 35.458°N 139.632°E / 35.458; 139.632 |
Azalera | 1,86 km² |
Demografia | |
minatomirai21.com, minatomirai21.com… eta goyokohama.jp |
Minato Mirai 21 (japonieraz: みなとみらい21, Minato Mirai Nijūichi?) Yokohamako negozio barrutia da, Tokioko Badiari harturiko lur eremuan eraikitakoa. Nishi-ku auzoan kokaturik dago.
Historia
Ichio Asukata alkateak 1965 urtean antolakuntza planean sei proiektu handi planteatu zituen, hauetako bat Minato Mirai zen. Ez zen ordea 1983 arte eraikitzen hasi. Proiektuaren helburua Kannai auzo tradizionala eta Yokohamako geltokiaren inguruko auzoa elkartzea zen merkatal gune garrantzitsua sortzeaz gain. Yokohamako kaiko Takashima eta Shinko nasak, Mitsubisiren untziolak eta Japoniako Trenbideen maniobra eremuak zeuden tokiak baliatu zituzten, bai eta Tokioko Badiari kendutako lurrak ere.
Ekonomia
Hainbat konpainia handik daukate bertan egoitza. Bereziki aipagarriak dira Nissan (autogintza) eta JGC (japoniako petrolio konpainia). 79.000 langile hartzen ditu egunero.
Turismoa
Gaur egun Tokio Handiko negozio barruti harrigarriena da eta Japoniako etxe-orratzik garaiena den Yokohama Landmark Tower eta Cosmo Clock 21 noria bihurtu dira barrutiaren sinbolo. Yokohama Chinatown ere gertu dagoenez oso toki turistikoa da, 2010an 58 milioi turistak bisitatu zuten Minato Mirai.
Hauek dira Minato Mirai 21eko ondasun nabarmenak:
- Yokohama Landmark Tower, Japoniako etxe-orratz garaiena.
- Cosmo Clock 21, munduko bigarren gurpil altuena.
- Yokohamako arte museoa.
- Minato Mirai Hall kontzertu aretoa.
- Pacifico Yokohama bilera zentroa.
- Nippon Maru belauntzia.
Iruditegia
- Minato Mirai 21.
- Minato Mirai 21.
- Minato Mirai 21.
- Yokohama Landmark Tower.
- Cosmo Clock 21.
- Pacifico Yokohama bilera zentroa.
- Yokohamako arte museoa.
- Nippon Maru belauntzia.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Minato Mirai 21en webgune ofiziala
- Datuak: Q1140617
- Multimedia: Minato Mirai 21 / Q1140617