Mozambike uhartea
Mozambike uhartea | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Mota | uharte, hiri eta urban area (en) |
Luzera | 3 km |
Azalera | 1,5 km² |
Eponimoa | Mussa Bin Bique (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°02′12″S 40°43′58″E / 15.0367°S 40.7328°E / -15.0367; 40.7328 |
UTC ordua | UTC+02:00 |
Herrialdea | Mozambike |
Province of Mozambique | Nampula probintzia |
District of Mozambique | Ilha de Moçambique District |
Ur-gorputza | Mozambikeko kanala |
Mozambike uhartea, (portugesez: Ilha de Moçambique) Nampula probintzian dagoen uharte hiri bat da, Mozambike iparraldeko eskualdean. Mozambikeko lehen hiriburua izan zen herrialdeari izena eman zion. Bere historia aberatsa zela eta, oso ondare arkitektoniko interesgarriak zituela, Unescok 1991n Gizateriaren ondare gisa sailkatu zuen.
Historia
Vasco da Gama, 1498an, Mozambike uhartera iritsi zenean, arabiar eta beltzen swahili herria zen, bere xekearekin, Zanzibarko sultanaren menpekoa. Arabiarrek maiz erabiltzen zuten, mendeetan zehar Itsaso Gorriarekin, Persiarekin, Indiarekin eta Indiako Ozeanoko uharteekin salerosketak egiteko. Uhartean, gaur egun Kapitain Orokorren Jauregia den tokian (Palácio dos Capitães-Generais), portugaldarrek San Gabriel Dorrea egin zuten, 1507an, uhartea okupatu zuten unean, bertan instalatutako lantegia babesteko 15 gizon zituen gotorleku txikia eraikiz.
Ondarea
- Nossa Senhora do Baluarte kapera
- San Sebastião gotorlekua
- Palácio dos Capitães-Generais
- São Lourenço gotorlekua
- Santo Antonio eliza
- Palácio de Verão do Governador (Cabeceira Grande)
Iruditegia
- São Sebastião gotorlekua.
- Gotorlekuaren sarrera.
- Meskita.
- Emakumeak ura eramaten.
- Bertako dantzariak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Unescoren fitxa.
- Datuak: Q331099
- Multimedia: Ilha de Moçambique / Q331099